gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 26, osteguna




Bertan > Los colgantes Magdalenienses de la cueva de Praileaitz I (Deba) > Versión en euskera: Nor bizi izan zen Praileaitz I hitzuloan?
Nor bizi izan zen Praileaitz I haitzuloan?.

Gaur egun, barrunbe honetan barneratzen garenean eta bertako gelak eta galeriak ikuskatzen ditugunean, duela 15.500 urte inguruko Behe Madeleine aldiko une jakin hartako eszenatokia irudikatzen dugu: sarrerako sutondoaren inguruan tresna eta animali aztarna bakan batzuk dituen zoru harriztatua.

Zer esan nahi du horrek?

Leku horretan bizi izan zena bertara joan zen ez bakarrik inguruko auzoek egiten zituzten eguneroko zereginak egitera. Itxura guztien arabera, Deba ibaiaren gaineko haitzulo horretan gaur egun ezagutzen ez ditugun errituak egiten ziren. Behar bada, inguruko jendea bertara joaten zen bere arazoak eta kezkak konpontzera. Agian aholkuak entzutera.

Galdera ugari gure aurrekoak diren cromagnon horien buruetan. Eta baita gureetan ere.

119. Praileaitz Ieko koba ahoaren beste aldean Deba bailarako harkaitzetan sortutako beste haitzulo batzuk ditugu zain. © Xabi Otero
Badakigu, hala ere, leku hori duela hamabost mila urte inguruko egun batean utzi zutela. Egun hartan Praileaitz I haitzuloak ustekabeko eraldaketa jasan zuen. Kobazuloa eratuta dagoen harkaitzaren zati handi bat askatu eta zoru gainera erori zen, sutondotik metro gutxira. Hainbat tonako harkaitz puskak biltegiratutako elikagaiak zapaldu zituen eta lepokoetako bat ere bai. Zintzilikario luzeetako bat bi puska eginda gelditu zen.

Guretzat magikoa den espazio horretan lanean jarraitzen dugu. Milaka urte geroago, zehaztasunez, aizto eta pintzel txikiz, leku horretako historia estali eta ezkutatu duten lurra eta harriak kentzen ari gara astiro astiro, gure antzinako arbasoen mugimendu txikienak ere begiztatu nahian.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net