gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 22, igandea




Erritu jarduerak.

Ezagunak diren gizarte primitibo guztietan beti agertzen den alderdietako bat da izadian bizi diren izakiei eta bertan gertatzen diren fenomenoei buruzko sinismenen garapen garrantzitsua. Zenbaitetan badira Lurrean azaltzen diren seinale eta zeinuak interpretatzen dituzten eta, nolabait ere, kontrolatzen dituzten pertsonaiak (xamanak, senda gizonak, aztiak); era berean, mitoen eta sinismenen mundua transmititu eta biziberritzen dute gizabanakoen eta giza taldeen etorkizuna bideratuz. Paralelo etnografikoak, ordea, kontu handiz egin behar dira. J.M. Barandiaranek zioenez, "gertaerak erraz jartzen dira bata bestearen atzean alde bakar batetik argi pixka bat eginez gero. Formen antzekotasuna tentagarria da eta ondorio okerretara eraman gaitzake".
Segur aski, Paleolitoko antzinako garaietatik gizakiek aurkitu zuten beren gorputzen itxura aldatzeko modua, substantzia eta koloratzaile ezberdinak erabiliz. Duela milaka urte ohartu ziren naturan bazirela zenbait elementu, behar bezala prestatu eta erabilita, kolore diferenteak sortzen zituztenak.
Okrea, hematite gorria ere deitzen zaiona, ugaria da naturan, eta kedartzeko gaitasun handia du. Batzuetan, ildaskatutako planoak dituzten okre zatiak aurkitzen dira; horrek erakusten digu material horren hautsa atera dela urraduraren bidez. Asko erabili izan da eta hori frogatzen digute eguneroko bizimoduaren paralelo etnografikoek: larruak ontzeko, gorputza margotzeko edo tatuatzeko. Horrez gain, hilobi testuinguruetan ere aurkitu izan da, usadioz okrearen kolorea odolaren, osasunaren eta bizitzaren baliokidetzat jo izan baita.

61. Gaur egun gure planetako leku ezberdinetan bizi diren zenbait herri primitibotan gertatzen ohi den moduan, Praileaitz I haitzuloan ere, seguruenik, lepokoak edo okreak ez ezik, hegazti lumak, haziak eta kolore biziko fruituak ere erabili ziren. 62. Tortxa edo zuzi baten argitan, Praileaitz I haitzuloan bizi izan zenak gaur egun ezagutzen ez ditugun jarduerak gauzatu zituen barruko gelan. Jarduera horietatik harrizko 20 zintzilikario gelditu zaizkigu, horietako 14k lepoko handi bat osatzen dutelarik. 63. Praileaitz I haitzuloan aurkitutako okre margoak. © Xabier Peñalver / Sonia San Jose
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net