gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 22, igandea




Bertan > Los colgantes Magdalenienses de la cueva de Praileaitz I (Deba) > Versión en euskera: Zintzilikarioen fabrikazio prozesua
Zintzilikarioen fabrikazio prozesua.

Praileaitz I haitzuloan egon zenak ordu asko eman zituen ibai bazterrak ondo miatzen, horien artean Deba ibaiarenak, ezaugarri zehatzeko uharrien bila (silueta iradokitzaileak, forma luzatuak, kolore beltza edo iluna, etab.). Bildu ondoren muturretako bat zulatu zien; horretarako, aldez aurretik, zulatu beharreko aldea prestatu zuen, batzuetan urradurak eginez, eta harria pixka bat pikatuz zulagailua errazago jartzeko eta zuloa erdiratzeko. Lan hori uharriaren bi aldeetatik egin zuen, puntadun tresna batekin mugimendu zirkularrak eginez etengabean, uharriaren bi aurpegietako zuloek erdi parean bat egin arte, zuloak forma bikonikoa hartzen zuelarik. Zintzilikarioa prestatu ondoren, ertzetako saihets eta aurpegietako batzuetan ebaki mota diferenteak egin zituen.

64. Praileaitz I haitzulora eramandako uharria, zintzilikariotako batzuen antzeko ezaugarriak dituena, baina aldaketa antropikorik jasan ez zuena. Hemen tamaina naturalean erakusten da. 65. Oraingo przewalski zaldiak, Madeleine aldian Praileaitz I haitzuloaren inguruan biziko zirenen oso antzekoak. 66. Urtiaga haitzuloko hauen antzeko harri-tresnak erabiliko ziren zintzilikarioak egiteko. 67. Zintzilikarioetako baten elaborazioaren fase ezberdinak. 68. Praileaitz I haitzuloko zintzilikarioetan agertzen diren apaindura mota ezberdinak. 69. Marra paralelotan egindako ebakiak. 70. Zulaketa bikonikoa. 71. Ebaki erregularren sorta. 72. Zulaketa, aurretik ikusita. 73. Lerrokatutako ebaki sakonak. © Gipuzkoako Foru Aldundia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net