gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 22, igandea




Bertan > Los colgantes Magdalenienses de la cueva de Praileaitz I (Deba) > Versión en euskera: Adierazpen artistikoak
Adierazpen artistikoak

Une jakin batetik aurrera gizakiak, eguneroko jarduerez gain, transzendentalagoak ziren gaien inguruko kezka azaltzen hasi ziren. Arrazoitze abstraktuaren eta jokabide sinbolikoen lehen arrastoen jatorria aspaldiko garaietan egon liteke. Eraldaketa horri dagozkio, behar bada, zenbait hezurren gainean ebaki erritmikoak egiten zituzteneko saiakerak, deigarriak ziren objektuen bilketa (maskorrak edo okreak) edota hainbat harkaitzen forma natural iradokitzaileen interpretazioa. Alabaina, gizakiaren dimentsio sinbolikoak Goi Paleolitoan lortu zuen mailarik gorena, Homo sapiens sapiensa Afrikatik abiatu ondoren Europara iritsi zenean. Garai hartakoak dira lehenengo Adierazpen artistikoak, euskarri desberdinetan eginak, haitzulo eta harpeetako hormetan nahiz objektu txiki higigarrietan.

43. Zaldiak. Ekain haitzuloa (Gipuzkoa). 44. Bisontea. Altamira haitzuloa (Kantabria). 45. “Le Losange” deituriko venusa, Grimaldin (Liguria), duela 25.000 urtekoa. 46. Elur-orein adarrean landutako bultzagailua, saltoka ari den zaldia irudikatzen duena. Montastruc harpea (Tarn-et Garonne), duela 14.000-13.000 urtekoa. 47. Hioide hezurrean egindako zaldi burua zulatua, duela 14.000 urtekoa. Isturitz (Nafarroa Beherea). 48. Duela 14.000 urte elur-orein adarrean landutako bisontea. La Madeleine harpea (Dordoina). 49. Uroa. Lascaux haitzuloa (Dordoina). 50. Duela 12.000 urte grabatutako zanga hezurra. Torre haitzuloa (Gipuzkoa). © Xabi Otero
Lehenak, gehienbat, ilunantzean aurkitzen dira edo haitzuloetako leku ilunenetan, askotan bizileku eremutik aparte. Urrunduta edo ezkutuan egoteak leku horien ikuspegi sakratua indartu dute, bertan egingo zirelarik ehizarako magia, xamanismo eta abarrekin lotutako praktikak edo errituak.

Bigarrenak, berriz, tamaina txikiko hezur (adar, hezur edo marfil) eta harri (plaketa eta errekarri) euskarri desberdinak erabiliz egingo dituzte, beraz, eramangarriak izango dira. Batzuetan, erabilgarriak diren piezetan egingo dituzte (azagaiak, arpoiak, aginte makilak...), beste batzuetan aldiz, itxura batean etxerako edo ehizarako inolako erabilera praktikorik ez duten objektuetan.

Arte higigarrian nahiz hormakoan erabilitako teknikak dira pintura, koloratzaile desberdinak erabiliz (okrea kolore gorrirako, manganesoa eta ikatza beltzerako) eta grabatua, ebaki sakonak edo azalekoak eginez. Gehienbat animalien irudiak dira (zaldiak, bisonteak, basahuntzak, etab.), zeinuak (luzetarako ebakiak, erronboak, obaloak, gezi eta hortz itxurako apaingaiak,...) eta zenbaitetan giza irudiak edo gorputz atalenak (eskuak, bulbak...).

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net