gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 18, osteguna

Bertan > Bertan 21 Gipuzkoako eliz ataurreak > Euskara bertsioa: Apaingarriak eta edergarriak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Apaingarriak eta edergarriak

Erromanikoko apaindura errepertorioak urri ditu apaingarri motak: bolak, arkutxoak eta soka formakoak. Oparoagoa da gotikoa, hauek guztiak erabiltzen baititu: soka formak, zerra hortzak edo sigi-sagako lerroak, arku trilobulatuak, errosetak, eguzki diskoak, eta buru eskematikoak, Idiazabalgoak bezalakoak, batzuek apostoluekin identifikatzen dituztenak; apaingarri sail oparoena Deban dago, non harrizko eskultura lan polikromatua izugarri aberatsa den trazerian, erlaitzetan eta eskulturen gaineko droseletan. Berpizkundean Gaztelako ohiko apaingarriak erabili ziren, hala nola, bolak, mezenas edo sortzaileen armarriak, eta medailoi bustodunak. Halaber erabili ziren maskorrak edo txirlak, eta sokak; eta arkitektura arloan frontoiak eta pinakulu adardunak.

101. Idiazabal. Arkutxo trilobulatuak, soka formak, eta forma geometriko argilunak.© Jonathan Bernal

102. Idiazabal. Euskal usadioko apaingarriak:
gurpil erradio kurbodunak edo eguzki ikurrak, hilarri hispano-erromatarretan ohikoak direnak;
sei petaloko errosetak eta landare itxurako osagai abstraktuak.© Jonathan Bernal

103. Idiazabal. IHS ikurra, Jesus Gizonen Salbatzailea esan nahi duena, elizan edozein gaitz sar dadin eragozteko.© Jonathan Bernal

104. Idiazabal. Buru eskematikoak, jatorrizko galiziarrekin zerikusia dutenak..© Jonathan Bernal

113. Botanika mundua eliz ataurreetan agertzen da gisa horretan irudikatuta:
ontzi loredunak, fruituak, mahats sortak eta akanto hostoak, kristautasunarekin zerikusia duen sinbologiari jarraituz.© Jonathan Bernal

116. Pasai San Pedro. Palmondo orrien bidez apainduta dago obalo bat, Aita Santuaren zeinuak dituena:
santu titularraren tiara eta giltzak.© Jonathan Bernal

119. Soraluzeko eliz atarian badira 1666ko zur lanak, landarezko motiboak oinarri, erliebe eta argiluntasun handikoak.© Jonathan Bernal

120. San Martinen eskultura Zegaman. Eskulturak eta mukuluko erliebeak garrantzi handiko eginkizuna dute ataurreetan. © Jonathan Bernal

XVII. mendearen lehen erdialdean apaindurak ezaugarri hauek bakarrik ditu: arkitekturako osagaietan, gainazal hondoratuak edo kajeatuak edo nabarmenduak, osagaiak zedarrituz; eta apaingarrietan, berriz, triglifo eta metopazko edergarriak, piramideak, frontoiak eta horma zuloak. Mendearen bigarren erdialdean apaingarrien metaketa handiagoa zen: moldura lodi hautsiak erabili ziren tenpluko sarreretan, eta haien osagarri, xafla moztuak, modiloiak, kartela naturalistak eta deabru itxurako buruak edo maskaroiak. Horren guztiaren osagarri, barrokoaren mende horretan, landare forma organiko mamitsuak erabili ziren, hala nola, garoak eta palmondo orriak, loreak, fruituak, mahats mordoak edo maskorrak, eta aingerutxoak, Oñatin ikus dezakegun bezala. Loiolako Santutegian ere kolorezaletasunaz ohartzen gara, hormetan eta zoladuretan harri gogorrak, marmolak eta harri-nabarrak erabiltzen baitira. Eskulturak eginkizun garrantzitsua betetzen du tenpluen sarreretako apaindura asmoetan, eraikinen titulartasuna azpimarratuz, Zegaman antzematen dugun bezala. Arrokaia frantseszaleen erabilera finkatu egin zen, ataurre askoren betegarri, baina goieneko unea Donostiako Santa Marian antzematen da, Ama Birjinaren letaniako dohainak harrian lantzeko marko gisa balio baitute. XVIII. mendean apaindura arloko askatasuna hain da handia, non harri zati lerromakurrak ere erabili ziren oxkar modura Tolosako Santa Mariakoaren errematean edo kanpai-horman.

105. Deba. Erlaitzak, droselak eta lan polikromatu aberatsak eskulturetan.© Jonathan Bernal

106. Bidaurreta. Komentuaren mezenas edo sortzaileen armarriak, eta frantziskotarrenak. © Jonathan Bernal

107. Medailoi bustodunak eta pinakulu adardunak Eibarko alboko ataurrean.© Jonathan Bernal

108. Apaingarri, triglifoak eta metopak, Errenterian eta Azkoitian.© Jonathan Bernal

109. Frontoiek eta horma-zuloek eskulturak dauzkate, deklamatzeko jarreretan, Errenterian bezala.© Jonathan Bernal

110. Pebeteroak eta arrokaiako kartelak lerratzen dira Donostiako Santa Mariako zutabeen fusteetatik.© Jonathan Bernal

111. Alegia:
efektu biderkatzaileaz moztutako xaflek aurrealde barroko honen argiluna eta erliebea areagotzen dituzte. © Jonathan Bernal

112. Modiloiak zentzu naturalistaz interpretatzen dira Seguran.© Jonathan Bernal

Garrantzi eta edertasun handiko apaingarriak dira, era berean, habe, teilatu hegal, eta atarietan egindako zur lanak. Benetako arte lanak dira, hala nola, Soraluzeko eliz atariko egiturakoak. Oro har, zeinahi euskarri motaz baliatu ziren ataurreak apaintzeko, eta era askotako apaingarriak aurkitzen dira mendeetan zehar. Apaingarrien erakustaldi horrek atzera egin zuen XVIII. mendearen bukaeran, eta azkenean ia-ia desagertu egin zen neoklasizismoan, non ugari diren apaindura etenak, kutxak edo ontzi soilak, gainazal lauak, idazkunak, eta kasu batzuetan, Elgetako elizan, esaterako, litaniako ikurrak ere, eliza Ama Birjinari eskainita egoteagatik.

114. Deabru itxurako buruak edo maskaroiak aurrealdeetan jarrita daude, Hernanin, Atauneneta Seguran, pekatua, grina txarrak eta deabrua gogorarazteko.© Jonathan Bernal

121. Ataurreak irakasleku izan ziren eliztarrarentzat. Hala, Donostiako Santa Marian letaniako ikurrak ageri dira arrokaiako karteletan, eta Elgetako taulamenduetan. © Jonathan Bernal

117 . Lore ontziak, harrian landutako loreak dituztenak, eta fruta sortak, zentzu plastiko, bolumetriko eta naturalista sendoarekin ageri dira Ataun eta Zegamako eliz ataurreetan.© Jonathan Bernal

118. Aingeruek arrakasta handiko gaia osatzen dute barrokoan, askotariko jarrerak erakutsiz.© Jonathan Bernal

115. Errenteriako parroki eliza. Garoen bidezko apaindurak betelana egiten du arkuetan eta horma-zuloetan.© Jonathan Bernal

122. Garaikur militarrez osatutako erremate apaingarri hori modan jarri zen Frantzian, eta hango gustuaren oihartzunak hona iritsi ziren, muga gertu egoteagatik. © Jonathan Bernal

123. Zutabe-ordenek eta era guztietako sostenguek bestelako apaingarri mota bat ekarri zieten eliz ataurreei.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net