gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 20, larunbata

Bertan > Bertan 21 Gipuzkoako eliz ataurreak > Euskara bertsioa: Harmailadiak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Harmailadiak

Eliza gehienak inguruko lurzoruaren maila berean zeudenez, oso gutxitan egin behar izan ziren harmailadiak. Gehienek garrantzi handirik gabeko eskailera txikiak dauzkate, beren eginkizuna betetzeko modu irregular eta asimetrikoan egokitzen direnak, Eibarkoaren sarrerakoa, esaterako. Beste batzuk, berriz, nahiko pikoak eta eskailera-bururik gabeak, hormatxo molduratuekin ixten dira balaustreekin itxi beharrean, eta hasieran bolazko apaingarriak dituzte, Zegamako alboko eskailerak, esate baterako.

48. Eibarko San Andres elizaren oinetan dagoen sarrerako harmailadia. Elizak inguruko lurzoruarekin berdintzeko asmoz, eskailera asimetriko txikiak egin ziren, eskuragarri zegoen lekuari egokitu beharra zegoelako.© Jonathan Bernal

49. Zegamako alboko ataurreko eskailera. Desnibel handia zegoenez, nahiko eskailera pikoa eraiki zen, hormatxo kajeatuez itxia eta hasieran akrotera boladunak dituena.© Jonathan Bernal
49. Zegamako alboko ataurreko eskailera. Desnibel handia zegoenez, nahiko eskailera pikoa eraiki zen, hormatxo kajeatuez itxia eta hasieran akrotera boladunak dituena.© Jonathan Bernal
51. Loiolako Santutegiko harmailadiko apaingarrien xehetasunak. Nola lore-ontziek hala lurrin-ontziek -pebeteroak ere deitzen dira-, askotariko edergarriak dauzkate:<br /> 1. Bi hostoz bildutako arrautza laurdenen tankerakoak 2. Maskorrak edo txirlak. 3. Harribitxi moduko kabujoiak.© Jonathan Bernal
51. Loiolako Santutegiko harmailadiko apaingarrien xehetasunak. Nola lore-ontziek hala lurrin-ontziek -pebeteroak ere deitzen dira-, askotariko edergarriak dauzkate:
1. Bi hostoz bildutako arrautza laurdenen tankerakoak 2. Maskorrak edo txirlak. 3. Harribitxi moduko kabujoiak.© Jonathan Bernal
52. Jauregitxo bateko harmailadi handia balitz bezala, Loiolakoan, lehoiak ezarri zituzten, fintasunez landutako bolei eusten dietela eta giza itxurako buruak dauzkatela, XVIII. mendeko etxe, jauregi eta udaletxeetako noblezia armarrien fisonomiari jarraituz.© Jonathan Bernal

Eraikin ikaragarriek bakarrik dauzkate harmailadi bikainak atarian, eta denetan azpimarragarriena Loiolako Santu-tegikoa da. Hango harmailadi handia, tenpluaren eta eraikinaren gainerakoaren arteko desnibela gainditzekoa, arreta handiz egin zen, Santutegiak berealdiko sarrera bat eduki zezan, eta dotoreziaz konpondu zen altuera desberdintasunaren arazoa. Egiazki, eliz ataurrearen osagaia da ia-ia, hari atxikita dagoelako, oinplanoan ia haren zabalera osoa hartuz. Oinezkoak aurreneko hamahiru mailak igo eta eskailburu zabal batean ezar-tzen du oina; ezker-eskubi bi eskailera-atal sortzen dira al-boetatik, hamazazpina mailakoak eta zabalera txikiagokoak; erdiko eskailerak, berriz, neurri berdinekin jarraitzen du gorantz. Planteamendu horrek daukan gauzarik azpimarragarriena da lerro zuzenen eta kurbatuen arteko jokoa, konbinatu egiten baitira hormatxoetan, barandetan, atsedeneko eserlekuetan, eta baita zoruko lauzaduran ere, non berariaz jarraitzen dion erritmo berari, modu berezian areagotuz azkenekoen inguruan. Batez ere nabarmendu beharrekoa da harlanduak lan guztietan daukan kalitatea eta fintasuna. Harmailadi horretan azpimarratzea merezi duen motibo bat balaustreen antolamendua da, barrokoki egokitzen baitizkiote formak arrapalaren maldari. Harmailadi handi horrek fun-tsezko aldaketa dakarkio kanpoko espazioari, eliz ataurreari zentzu eszenografikoa emanez.

50. Loiolako Santutegiko elizaren aurrealde nagusiko harmailadia. Mailaka trazatuta dago, zirkulu-segmentu gero eta handiagoak mihiztatuta, eta esparru horretan eginda daude arrapalak, sarbideak eta eskailera-buruak.  © Xabi Otero, Jonathan Bernal
50. Loiolako Santutegiko elizaren aurrealde nagusiko harmailadia. Mailaka trazatuta dago, zirkulu-segmentu gero eta handiagoak mihiztatuta, eta esparru horretan eginda daude arrapalak, sarbideak eta eskailera-buruak. © Xabi Otero, Jonathan Bernal
52. Jauregitxo bateko harmailadi handia balitz bezala, Loiolakoan, lehoiak ezarri zituzten, fintasunez landutako bolei eusten dietela eta giza itxurako buruak dauzkatela, XVIII. mendeko etxe, jauregi eta udaletxeetako noblezia armarrien fisonomiari jarraituz.© Jonathan Bernal
52. Jauregitxo bateko harmailadi handia balitz bezala, Loiolakoan, lehoiak ezarri zituzten, fintasunez landutako bolei eusten dietela eta giza itxurako buruak dauzkatela, XVIII. mendeko etxe, jauregi eta udaletxeetako noblezia armarrien fisonomiari jarraituz.© Jonathan Bernal

Ezin ahaztuzkoa da Donostiako Santa Mariako harmailadia ere, buruan plataforma zabal bat daukalarik, multzo osoari taxua ematen baitio. Berdin gertatzen da Andoaingoan ere, baina kasu honetan eskailera txikiago batetik igota zabaltoki handi bat dago, inguru guztian horma bat duena; hormak harrizko lore-ontzi dotoreak dauzka pilare ondo landuen gainean. Tamaina handikoa da, era berean, Elgetako Jasokundeko Andra Maria elizako harmailadi dotorea, zabaleran luzatua aurrealde osoa harrapatzeko, baina gero murriztua dago sarrera nagusiaren ardatza markatuz erdiko arku handiaren aurrean, Errenteriakoak egiten duen bezalaxe.

54. Donostiako Santa Mariako harmailadia oso zabala da, eta buruan plataforma zabal bat dauka, eraikinari monumentu handi baten ezaugarriak ematen dizkiona.© Jonathan Bernal
54. Donostiako Santa Mariako harmailadia oso zabala da, eta buruan plataforma zabal bat dauka, eraikinari monumentu handi baten ezaugarriak ematen dizkiona.© Jonathan Bernal
55. Andoainen hiru sarbide daude:<br /> atariaren aurrez aurre dagoenaz gain, alboko beste bi txikiago.Horietatik zabaltoki handi batera igotzen da:<br /> inguru guztian horma bat dauka, pilareak eta harrizko lore-ontzi ederrak dituena.© Jonathan Bernal
55. Andoainen hiru sarbide daude:
atariaren aurrez aurre dagoenaz gain, alboko beste bi txikiago.Horietatik zabaltoki handi batera igotzen da:
inguru guztian horma bat dauka, pilareak eta harrizko lore-ontzi ederrak dituena.© Jonathan Bernal

Beste batzuek, berriz, hala nola, Azkoitiko Santa Maria elizak, biribilduta daukate eskailera mailen errematea, eta igo ahala gero eta murritzagoak dira; horrela lortzen dute aurrealdeko nitxo handiari sakontasun zentzua areagotzea. Originala baina berriagoa da Hernaniko San Joan Bataiatzailearena: erdian sarrera bat eta alboetan bana; plataformara igotzerakoan ezker-eskubi bi zabalgune biribil daude terraza modura, burdinazko balaustreak dituztenak.

56. Harmailadi bikaina du Elgetako Jasokundeko Andre Mariak, aurrealde osoa hartzen duena, saihetsetik horma apal akroteradun batez itxia. Berezia du ardatz bat edo lerro bat markatzen duela elizara zuzenean sartzeko ataurreko arku nagusiaren azpitik. Osagarri ditu alboko beste eskailera txikiago batzuk.© Jonathan Bernal

57. Errenteriako harmailadia, Elgetakoa baino txikiagoa baina malda handikoa, eta gero eta estuagoa sarrerako arkuraino igo ahala. © Jonathan Bernal
57. Errenteriako harmailadia, Elgetakoa baino txikiagoa baina malda handikoa, eta gero eta estuagoa sarrerako arkuraino igo ahala. © Jonathan Bernal

Aurrealde neoklasikoek, ardatz-mailadiak dituztenek, hirigintza zentzu indartsua daukate, eta gogora ekartzen dute tenplu klasikoetako sarrera, Mutrikun ikusten duguna bezalakoa.

58. Alboetatik pixkanaka biribiltzen eta estuagotzen dira eskailera mailak Azkoitiko Santa Maria elizako harmailadian, perspektiba efektu ederra lortuz.© Jonathan Bernal
58. Alboetatik pixkanaka biribiltzen eta estuagotzen dira eskailera mailak Azkoitiko Santa Maria elizako harmailadian, perspektiba efektu ederra lortuz.© Jonathan Bernal
59. Berezia baina modernoa da Hernaniko San Joan Bataiatzailearen elizako harmailadia:<br /> hiru sarbide ditu, ordeka zabal bateraino igotzen direnak, eta gero zabaltoki hori bi terraza zirkularren bidez zabalagotzen da.© Jonathan Bernal
59. Berezia baina modernoa da Hernaniko San Joan Bataiatzailearen elizako harmailadia:
hiru sarbide ditu, ordeka zabal bateraino igotzen direnak, eta gero zabaltoki hori bi terraza zirkularren bidez zabalagotzen da.© Jonathan Bernal
60. Mutrikuko eliza neoklasikoak daukan harmailadiak hirigintza zentzu berezia du eta tenplu klasikoen berezko eskailerak gogorarazten dizkigu, bere handitasun hotz eta dotorea dela medio.  © Donostiako Elizbarruko Artxiboa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net