gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 20, larunbata

Bertan > Bertan 21 Gipuzkoako eliz ataurreak > Euskara bertsioa: Tipologiak edo konfigurazio irizkideak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Tipologiak edo konfigurazio irizkideak

Bakanak dira Erdi Aroko ataurreak Gipuzkoan, baina berak dira kualitatiboki erromanikoaren testigantzarik adierazgarriena. Kasu batzuetan, parrokia alde batera utzi ondoren hilerriko sarreratzat erabili ziren, hala nola, Pasai San Pedrokoa, Azkoitikoa edota Aretxabaletakoa. Denek dute ezaugarritzat erdi-puntuko arkua, hala nola, Amezketako Ugartekoak, Arrasateko Garagartzakoak, eta Zumarragako Antioko baselizakoak, XII. mende betekoak; Ormaiztegikoan, gainera, arkuaren haria arkutxo zorrotz gotikoez osatuta dago, eta Idiazabalgoan ere bai.

61. Gipuzkoar erromanikoaren aztarnarik adierazgarriena eliz ataurreetan datza. Desagertu diren eliza erromanikoen lekuko Pasai San Pedro, Azkoitia eta Aretxabaletako elizetakoak ditugu, gaur egun herri horietako kanposantuetako sarrera direnak, hain zuzen ere. Ezaugarritzat dute denek arkibolta erdizirkularrena.© Jonathan Bernal

62. Amezketako Ugarteko Arrosarioko Ama Birjina elizaren ataurrea gipuzkoar erromanikoaren zaharrenetako bat da:<br /> neurri txikiak ditu, eta kapiteletan eta arkiboltetan eraikuntzaren sotiltasuna du bereizgarri.© Jonathan Bernal
62. Amezketako Ugarteko Arrosarioko Ama Birjina elizaren ataurrea gipuzkoar erromanikoaren zaharrenetako bat da:
neurri txikiak ditu, eta kapiteletan eta arkiboltetan eraikuntzaren sotiltasuna du bereizgarri.© Jonathan Bernal
63. Begi bistakoa da apaingarrien soiltasuna Zumarragako Antioko elizaren ataurrean. Dagoeneko badauka arku zorrotzen eta kapitel eskematikoen halako tankera bat. Nabarmentzekoa da oin gaineko trapezio zirkularraren formako eskailera txiki baten gainean eraikita egoteagatik, eliz atariari handitasuna ematen baitio.© Jonathan Bernal

64. Ataurre erromanikorik bikainenen artean Ormaiztegikoa dugu, harlanduaren kalitateagatik aipatzeko modukoa. Besteak beste, arkutxo elkarlotuen sail batek buru ematen dio arkuaren azkeneko erroska ondo hornituari.© Jonathan Bernal

Estilo gotikoaren barruan, begien bistakoa da ataurre batzuetan, orduko tenpluek handitasun nabarmena eduki beharko zutela; beste batzuetan, berriz, apainduren soiltasuna nabarmentzen da, Abaltzisketakoaren ataurrean ikusten dugun bezala. Aipagarriena Debakoa da, egitura aldetik hasierako aldi batekoa. Eliz sarrera hori dorrearen oinarrian dagoen hutsarte handian aterpetuta dago. Dorrepean ere eraiki zen Elgoibarko Olasoko San Bartolomerena, gaur egun hilerriko sarrera ere badena. Debakoak estilo aldetik Laguardia eta Gasteizko arabar ereduei jarraitzen die, eta bi maisuren edo bi lantegiren eskua antzematen dugu. Getariako Salbatore elizakoak, XIV. mendekoak, arkiboltekin proiektatua izan behar zuen, Debakoak bezala, ate-zangoetako molduretan islatzen denez. Tinpanoa eskulturarik gabe dago eta atearen baoa arku oxkarratu batekin marrazten da. Soiltasun bera agertzen du Arrasateko parroki elizakoak, arku zorrotzeko bere formei jarraitzen dienak, atearen albo banatako kolomatxo txikien jarraipen gisa; ateburuan, dagoeneko, arku ia zuzen bat dago, berpizkundekoa. Apaingarri bakarra taila polikromatu bat da, Aita Betikoarena, bedeinkazioa emanez, XVI. mende hasierakoa. Originaltasun handikoa da Idiazabalgo ataurrea, hilarrietan eta historiaurreko nahiz erromatar zeramika lanetan antzina-antzinatik erabilitako apaindura errepertorioetatik mugitzen dena, eta ezin hobeki landutako apaingarri geometrikoak eta giza irudiak dauzkana. Beste ataurre gotiko batzuk, oso interesgarriak, Adunakoa, Ezkiokoa, Berastegikoa, Elduaingoa eta Berrobikoa dira. Berrogeita hamarreko urteetan izandako uholdeek suntsitua, bestalde, Tolosako Santa Maria parrokiako alboko kapera batean mantendu da San Esteban ermitako ataurre gotikoa.

65. Debako  ataurrea  mainel  batek  erdibitzen  du  eta  Itun  Zaharreko  irudiez  jositako  arkiboltak  dauzka:<br />   profetak,  erregeak eta santuak. Goialde lauan edo tinpanoan hiru atal ditu, Ama Birjinaren biografiari eskainiak, eta apostoluak daude ate-zangoetan ezarrita.© Jonathan Bernal
65. Debako ataurrea mainel batek erdibitzen du eta Itun Zaharreko irudiez jositako arkiboltak dauzka:
profetak, erregeak eta santuak. Goialde lauan edo tinpanoan hiru atal ditu, Ama Birjinaren biografiari eskainiak, eta apostoluak daude ate-zangoetan ezarrita.© Jonathan Bernal
66. Abaltzisketako ataurrea sei arkibolta zorrotzez osatuta dago. Zutabe pareek kapitel zeinudunak eta dama-taula klasikoak dauzkate. Kanpoko arkuaren erroskak sigi-sagako apaindura bat dauka.© Jonathan Bernal

67. Elgoibarko Olasoko San Bartolome elizako ataurre gotikoa hilerriko sarrera da. Maila arkitektoniko handiko tenplu batekoa izan behar zuen, izan ere, ataurrea, gaur egun goialdea moztuta daukan dorre baten azpian dagoena, oso handia baita. Hona hemen ataurrearen egitura:<br /> arkibolta zorrotzak, XV. mendeko idulki eta drosel gotikoen gaineko eskulturez apainduak. Arku bikoitz polilobulatu batek babesten ditu bere bi sarrerak, berpizkundeko arku errebajatuez eginak. Martín Sanchok gauzatu zuen 1459an.© Jonathan Bernal
67. Elgoibarko Olasoko San Bartolome elizako ataurre gotikoa hilerriko sarrera da. Maila arkitektoniko handiko tenplu batekoa izan behar zuen, izan ere, ataurrea, gaur egun goialdea moztuta daukan dorre baten azpian dagoena, oso handia baita. Hona hemen ataurrearen egitura:
arkibolta zorrotzak, XV. mendeko idulki eta drosel gotikoen gaineko eskulturez apainduak. Arku bikoitz polilobulatu batek babesten ditu bere bi sarrerak, berpizkundeko arku errebajatuez eginak. Martín Sanchok gauzatu zuen 1459an.© Jonathan Bernal
70. Arrasaten, ataurreko apaingarri bakarra taila polikromatu fin bat da:<br /> aurpegian almendra itxurako begiak eta bizar luzea;<br /> soinean, berriz, tunika eta luxuzko kapa jantzita. Tiara-gatik, jantziengatik eta munduko bolagatik Aita Betikoa izan liteke. © Jonathan Bernal
70. Arrasaten, ataurreko apaingarri bakarra taila polikromatu fin bat da:
aurpegian almendra itxurako begiak eta bizar luzea;
soinean, berriz, tunika eta luxuzko kapa jantzita. Tiara-gatik, jantziengatik eta munduko bolagatik Aita Betikoa izan liteke. © Jonathan Bernal

XVI. mendeko elizetako ataurreak ez dira gipuzkoar berpizkundearen gauzarik nabarmenena; ale bakan batzuk besterik ez daude, izan ere, orduan egindako ahaleginak, lehenago azaldu dugun bezala, gaur egun ikus ditzakegun tenplu ikaragarriak altxatzera zuzendu baitziren. Horietako bi tradizio gotikoko eraikinetan txertatu ziren: Oñatiko Bidaurretako monasteriokoa, zalantzati gotikoaren eta berpizkundearen artean bere arku eta nitxoetan; eta Hondarribiko parrokiakoa, 1566koa, gustu zeharo berpizkundetarra daukana, arku kasetoidun baten pean aterpetua, eta integrazio miresgarria agertzen duena bere bi ateen arteko loturan, hango moldura fin eta etengabeengatik. XVI. mendearen lehen erdialdean eraiki edo eraldatutako elizen barruan Eibarko elizaren iparraldeko ataurrea daukagu, 1547. urtea daukana, orduan eraiki baitzen, eta aipagarria da bere harlandu plateresko luxuzkoagatik. Dotorea da Aizarnako elizakoa, arkibolta lodien peko bi sarreratan banatua, berebiziko harmonia agertzen baitu; bere zabaltasunagatik eta eraiketa saiatuagatik nabarmentzen da landa inguruko elizen artetik.

68. Gotikoaren barruan Getariako Salbatore elizako ataurrea daukagu, tenpluaren eraikuntza irregularrari eutsia.  Elizaren oinetan dago, baina ez erdi-erdian, eta eskailera batetik igotzen da. XV. mendeko berezko egitura eskaintzen du:<br /> arkibolta narriatuak, tinpanoa, eta horren azpian arku oxkarratu bat.© Jonathan Bernal
68. Gotikoaren barruan Getariako Salbatore elizako ataurrea daukagu, tenpluaren eraikuntza irregularrari eutsia. Elizaren oinetan dago, baina ez erdi-erdian, eta eskailera batetik igotzen da. XV. mendeko berezko egitura eskaintzen du:
arkibolta narriatuak, tinpanoa, eta horren azpian arku oxkarratu bat.© Jonathan Bernal
69. Arrasateko parroki elizako ataurreak arku zorrotzeko tankerari jarraitzen dio, hura zurkaizteko kolomatxo txikiez baliatzen dela;<br /> berpizkunde aroko arkua dauka.© Jonathan Bernal
69. Arrasateko parroki elizako ataurreak arku zorrotzeko tankerari jarraitzen dio, hura zurkaizteko kolomatxo txikiez baliatzen dela;
berpizkunde aroko arkua dauka.© Jonathan Bernal
71. Idiazabalgo ataurre gotikoan aipagarria da sei arkiboltako egitura, errematea arkutxo zorrotzez osaturik. © Jonathan Bernal
71. Idiazabalgo ataurre gotikoan aipagarria da sei arkiboltako egitura, errematea arkutxo zorrotzez osaturik. © Jonathan Bernal
72. Ezkioko elizak, gehiena XVI. mendean eraikiak, bere sarrera leku arkupetu baten azpian dauka, eta hango ataurrea da tenpluak daukan aztarnarik zaharrenetariko bat :<br /> arku zorrotzeko forman irekia, apaingarri urrikoa, bakar-bakarrik forma txiki koskadun batzuk.© Jonathan Bernal
72. Ezkioko elizak, gehiena XVI. mendean eraikiak, bere sarrera leku arkupetu baten azpian dauka, eta hango ataurrea da tenpluak daukan aztarnarik zaharrenetariko bat :
arku zorrotzeko forman irekia, apaingarri urrikoa, bakar-bakarrik forma txiki koskadun batzuk.© Jonathan Bernal

Gipuzkoako XVII. mendeko erlijio ataurreak biluztasun handiko jokamolde soiletatik abiatzen dira. Begien bistako ekonomi krisialdi baten emaitza dira, haren eraginez apaldu egin baitzen aurreko mendean kementsuen agertutako elizgintza. Tradizioaren indarrak eraginda berpizkundearen aurreko aroetan finkatutako ereduak errepikatu ziren, baina pixkanaka-pixkanaka aldatzen joan ziren, artistaren fantasiak izan ohi dituen askatasunak edo lizentziak sartu ahala.

73. Berrogeita hamarreko urteetako uholdeek suntsituta, Tolosako San Esteban ermitatik gelditu zaigun gauza bakarra ataurre gotikoa da, gaur egun Santa Maria parroki elizaren alboetako kaperetako batean berreraikita dagoena. Forma koskaduneko apaindura gordetzen du erremateko arkuetan.© Jonathan Bernal

74. Oñatiko Bidaurretako komentuko eliz sarrerako ataurrea, alfiz lerro hautsi baten barruan sartua, ojiba-arku zorrotzekoa, eta beste bat berpizkundekoa, gaineko tinpanoak eskulturak dituela.© Jonathan Bernal

75. 1566koa izanik, Hondarribiko parrokiako ataurrea kolomatxo ildokatuen gainean zurkaiztutako arku baten barruan sartu zuten. Errematetzat frontoi triangeluar bat dauka, barruan nitxo bat duena.© Jonathan Bernal

76. Eibarko elizaren alboko ataurre bikaina, 1547koa, ale plateresko bat da, Gipuzkoan oso ohikoa ez den apaindura estilokoa, hain zuzen.© Jonathan Bernal
76. Eibarko elizaren alboko ataurre bikaina, 1547koa, ale plateresko bat da, Gipuzkoan oso ohikoa ez den apaindura estilokoa, hain zuzen.© Jonathan Bernal

Lehenengo enkarguek garrantzi txikia daukate: tenpluetako irekidurak moldura soilez janztera mugatuak, eta haiei emandako irtenbideek eta osagaiek Juan Herrerak ekoiztutako lanak gogorarazten dituzte, zehazki El Escorial. Sarrerako irekidurak edo ateak ateburudunak izaten dira, Zumarragakoa bezalakoa, edota arkudunak. Alboetan pilastrak ezartzen dira, eta ateen apaingarri, halakorik badago, piramide boladunak edo akroterak, Urrestillan bezala; edota erdian gurutze bat edo kartela bat, ertzak bere baitan kiribilduak dituzten larruzkoak gogorarazten dituena. Osagai guztien zurruntasuna eta lautasuna leuntzen dituen gauza bakarra goiko errematea da, frontoi erakoa, kasu askotan hautsita agertzen dena, goialdean kiribil lodiak eratuz, Eibarko alboko ataurrean bezala, edo Zizurkilgoan, non idulki baten gainean eskultura txiki bat gehitzen zaion. Zutabearen euskarri klasikoa zenbait ataurretan azaltzen da sarrerako arkuak azpimarratuz. Egitura horiek bereizgarri dute aurrekoak bezain lauak ez izatea, zutabeak eta haien idulkiak aurreratuta daudelako. Zutabe joniko bikoitzeko eskema bat Getarian aurkitzen dugu, fuste ildokatuen eta bihurrikatuen bitartez egina, eta idulkietan kajeatu handiak dituztela. Apaindurari baino arkitekturari lehentasun handiagoa ematen dioten sorkuntza soilek XVII. mendearen azken herena arte iraun zuten, baina denboran aurrera egin ahala, motiboak irtenagoak dira eta erliebe handiagokoak, moldura lodi gainjarriak erabiliz, zentzu biderkatzaile batez; horren adibide dira Albiztur edo Beizamako ataurreak.

77. XVI. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen Aizarnako elizaren ataurrea, puntu erdiko arku bikoitzekoa, mainelean Ama Birjinaren irudia duela. © Jonathan Bernal
77. XVI. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen Aizarnako elizaren ataurrea, puntu erdiko arku bikoitzekoa, mainelean Ama Birjinaren irudia duela. © Jonathan Bernal
78. Zumarragako elizako ataurreak manierismoaren eta barrokoaren arteko tipologia agertzen du, erremateko frontoi zatituagatik eta moldura hautsiengatik.  © Jonathan Bernal
78. Zumarragako elizako ataurreak manierismoaren eta barrokoaren arteko tipologia agertzen du, erremateko frontoi zatituagatik eta moldura hautsiengatik. © Jonathan Bernal
80. Zizurkilgo ataurrean kiribilak eratzen dituen frontoi hautsia eta erremateko piramide lerdenak ezaugarri manieristak dira oraindik ere, eta XVII. mendeko barrokoarekin batera bizi dira.© Jonathan Bernal

81. Getariako ataurre barrokoaren kasuan zutabeak bikoitzak dira, ildoak kontrajarrita landuta, eta horrela argilun eta mugikortasun efektu handiagoa eskaintzen du.© Jonathan Bernal
81. Getariako ataurre barrokoaren kasuan zutabeak bikoitzak dira, ildoak kontrajarrita landuta, eta horrela argilun eta mugikortasun efektu handiagoa eskaintzen du.© Jonathan Bernal

Tipologia berri bat garatu zen komentu batzuetako elizetan. Laukizuzen erako fatxada da, azpialdean arkuak dituena, eta erremate gisa frontoi triangeluarra. Haren jatorria karmeldarren eliza ereduetan datza. Eskema horren arabera sortu ziren Lazkaoko Bernardatarren eta Karmeldarren komentua eta Segurako Sorkundeko komentua. Frontoirik gabeko bertsio "escorialdar" bat Tolosako San Frantzisko komentua da. Santutegietan eta elizetan ere Vignola arkitektoak Erroman proposatzen duen estilo hauxe aurkitzen dugu: behe gorputza eta atikoa, kiribilduren edo orejoien bitartez lotuak. Plan hori Dorletako Basilikaren ataurrera eraman zuten, edota Alegiako elizara.

82. Albiztur eta Beizamako ataurreetan moldurak eta beste osagai batzuk gainjarri egiten dira, eragin biderkatzaile oso barrokoa sortuz.© Jonathan Bernal
82. Albiztur eta Beizamako ataurreetan moldurak eta beste osagai batzuk gainjarri egiten dira, eragin biderkatzaile oso barrokoa sortuz.© Jonathan Bernal
83. Beizama.© Jonathan Bernal
83. Beizama.© Jonathan Bernal
84. Lazkaoko Errekoleta Bernardatarrak. Laukizuzen formako ataurre eskema oso eredu errepikatua izango da komentu munduan.© Jonathan Bernal
84. Lazkaoko Errekoleta Bernardatarrak. Laukizuzen formako ataurre eskema oso eredu errepikatua izango da komentu munduan.© Jonathan Bernal
85. Lazkaoko Karmeldarren komentua. Laukizuzeneko aurrealdearen prototipoa, polikromia konbinatuz.© Jonathan Bernal
85. Lazkaoko Karmeldarren komentua. Laukizuzeneko aurrealdearen prototipoa, polikromia konbinatuz.© Jonathan Bernal

Dorrea atari gisa egokitutako edo baliarazitako fatxada eredua dagoeneko XVII. mendearen erdialdean eta bukaeran agertu zen, gauzatu gabe gelditu ziren zenbait diseinutan, hala nola, Martín Agirre arkitektoarenean eta Lucas Longarenean, baina gauzatuak izan zitezen ia hurrengo mendearen erdialdera arte itxaron behar izan zen: Elgoibarko eliza, Ignacio Iberok egina; Andoaingoa eta Usurbilgoa, haren seme Franciscok eginak; eta gero, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Ibarrakoak, Martín Carrerak eginak.

86. Segurako Sorkundetarren komentua. Vignolaren Gesúren ereduari jarraitzen dio.© Jonathan Bernal
86. Segurako Sorkundetarren komentua. Vignolaren Gesúren ereduari jarraitzen dio.© Jonathan Bernal
87. Erromako Gesú, Vignolarena, Gipuzkoako komentu batzuek erreproduzitzen dutena.© Xabi Otero
87. Erromako Gesú, Vignolarena, Gipuzkoako komentu batzuek erreproduzitzen dutena.© Xabi Otero
88. Tolosako San Frantzisko komentuak bere gainazaletan El Escorial gogorarazten du.© Jonathan Bernal
88. Tolosako San Frantzisko komentuak bere gainazaletan El Escorial gogorarazten du.© Jonathan Bernal
89. Dorletako basilikaren eta Alegiako elizaren ataurreak. Osagaiak:<br /> gorputza, atikoa eta hegalkinak. © Jonathan Bernal
89. Dorletako basilikaren eta Alegiako elizaren ataurreak. Osagaiak:
gorputza, atikoa eta hegalkinak. © Jonathan Bernal

Erantsitako eraikinei ikuspegia ez kentzeko nahiaren emaitza izan zen Tolosako oraingo ataurrea, Tomás Jauregik diseinatua, egitura aldetik "dorreondo" bat edo dorre baten lehen gorputza bakarrik garatu delako.

94. Nitxo handi edo horma zulo baten azpian, garaipen arku batean sartuta pentsatu ziren Hernani, Azkoitia, Zegama eta Oñatiko ataurreak.© Jonathan Bernal
94. Nitxo handi edo horma zulo baten azpian, garaipen arku batean sartuta pentsatu ziren Hernani, Azkoitia, Zegama eta Oñatiko ataurreak.© Jonathan Bernal
95. Donostiako Santa Mariaren ataurrea horma-zuloaren tipologiari jarraitzen diotenen aldaera bat da, horretaz gain bi dorre ere badauzkalako.© Jonathan Bernal
95. Donostiako Santa Mariaren ataurrea horma-zuloaren tipologiari jarraitzen diotenen aldaera bat da, horretaz gain bi dorre ere badauzkalako.© Jonathan Bernal
96. Loiolako Santutegiko ataurreak ganbiltasunean garatzea du berezko.© Paisajes Españoles
96. Loiolako Santutegiko ataurreak ganbiltasunean garatzea du berezko.© Paisajes Españoles
97. Azpeitiko parroki elizako ataurrea garaipen arkuaren proposamen bat da.© Jonathan Bernal
97. Azpeitiko parroki elizako ataurrea garaipen arkuaren proposamen bat da.© Jonathan Bernal

Arku baten pean aterpetutako fatxada bereziki errotu zen Gipuzkoan, eliztarrak babestuko zituen leku egoki bat sortze aldera. Estilo horretakoa da Pasai Donibaneko parrokiakoa, eta Errenteriakoa, ustez Gómez Mora arkitektoak egina; Segurakoa, berriz, barrokoagoa da, bere apaingarri puztu eta argilunengatik. Eskema horrek espazio sakontasun handiagoa hartu zuen XVIII. mendean, arku batean sartu ordez nitxo handi batean edo horma-zulo erraldoi batean sartu zenean, garaipen arku bat bailitzan. Tankera horren jarraitzaile dira Hernani, Azkoitia eta Zegamako ataurreak, errematerako frontoia dutenak, atzeko murrua ez ikusteko oihal gisa, Oñatin bezala. Aldaera bat da Donostiako Santa Maria eliza, albo banatako bi dorre karraturen artean sartuta baitago. Era berean, berrikuntza bat da, eraikuntzaren ikuspegitik, Loiolako Santutegikoa, gerriko erdizirkular baten antzera ixten baitu tenpluaren ingurua.

98. Elgetako ataurre neoklasikoak eraikin bat dirudi berak bakarrik. Garaipen arkuaren motakoa da, baina leihoetako baoak gehituta.© Jonathan Bernal
98. Elgetako ataurre neoklasikoak eraikin bat dirudi berak bakarrik. Garaipen arkuaren motakoa da, baina leihoetako baoak gehituta.© Jonathan Bernal
99. Usurbilgo alboko arkupea elizan sartu aurreko atari modura pentsatuta dago.© Jonathan Bernal
99. Usurbilgo alboko arkupea elizan sartu aurreko atari modura pentsatuta dago.© Jonathan Bernal
100. Silvestre Pérezek atari klasiko bat garatzen du Mutrikun, bolumenen garbitasuna bereizgarri.© Jonathan Bernal
100. Silvestre Pérezek atari klasiko bat garatzen du Mutrikun, bolumenen garbitasuna bereizgarri.© Jonathan Bernal

Gipuzkoako fatxada neoklasikoen adibiderik onenek ezaugarri bera dute: garrantzi hiritar nabarmena, arkupeek edo nartex arkupetuek eta harmailadiek areagotua. Estilo hori bortxaz ezarritako belaunaldiaren barruan dago Ventura Rodríguezen lana, Francisco Iberok eraikitako Azpeitiko parroki elizan egindakoa, horizontaltasunean pentsatua, atari klasiko baten gisara. Lengoaia berarekin eta monumentu kutsu sendoarekin eraiki zen Elgetako ataurrea, bai dorrea bai eliza besarkatzen dituena aurretik eta alboetatik, arkuz eta leihoz hornitutako arkupe ikaragarria baita. Antzeko estilo bati jarraiki egin zen Usurbilgoa, baina garaiera eta garrantzi txikiagokoa epistola aldean. Estilo horretan esperientzia benetan berritzailea Silvestre Pérezek eraman zuen aurrera Mutrikuko elizan, non ataria ia modu independentean egituratzen den, bolumenen argitasun harrigarriz.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net