gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024

Bertan > Bertan 20 Los poblados en la edad de hierro en Gipuzkoa > Versión en euskera: Aurrekari kulturalak: eneolitoa eta brontze aroa

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Aurrekari kulturalak: eneolitoa eta brontze aroa

38. Eskuz egindako zeramikazko ontzia, Alkizan, Olatzazpiko haitzuloan aurkitua.© Xabi Otero
38. Eskuz egindako zeramikazko ontzia, Alkizan, Olatzazpiko haitzuloan aurkitua.© Xabi Otero

Gure Aroaren aurretiko hirugarren milurtekoaren azken herenean eta bigarren milurtekoan zehar, lurralde honetako populazioak etengabeko eraldaketak izaten ari ziren hainbat esparrutan, batez ere nekaza ritzarekin, animaliak etxekotzearekin eta kobrearen eta bron-tzearen metalurgiarekin lotura dutenetan.

39. Iritegiko haitzuloa (Oñati).© Lamia
39. Iritegiko haitzuloa (Oñati).© Lamia

Garai horretan giza kokalekuak nagusiki kobazuloetan biltzen zirela jo izan dugun arren, egunetik egunera informazio gehiago dugu eskura aire libreko habitatak ere bazirela pentsatzeko.

Gizaki hauen elikadurako elementu nagusiak beraiek landutako nekazaritzako produktuak eta hazten zituzten animaliak ziren; horrela, Eneolito Aroan (orain dela 4.700-3.800 urte bitartean) oreinak, ahuntzak basurdeak eta horrelako animaliak ehizatzen segitzen bazuten ere, Brontze Aroak aurrera egin ahala etxeko abereak ziren jandako guztiaren %70 eta 95 bitarte, eta horietan kopuru nagusienak ardi-ahuntzak eta abelgorriak ziren; era berean, ehizak pitinka-pitinka behera egin zuen. Elikaduraren osagarri, halaber, basoko landare produktuak ere biltzen zituzten.

37.  Brontzez egindako aizkorak, Zabalaitz haitzuloan (Urbiako Partzuergoan) eta Arritxikieta (Oñati) eta Larragain (Arrasate) aztarnategietan aurkituak.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
37. Brontzez egindako aizkorak, Zabalaitz haitzuloan (Urbiako Partzuergoan) eta Arritxikieta (Oñati) eta Larragain (Arrasate) aztarnategietan aurkituak.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa

Garai horretan erabilitako harrizko tresnek garrantzia galdu zuten denbora igaro ahala, eta Eneolitoan gezi-puntak, dentikulatuak, karrakagailuak eta zulagailuak egiten zituzten arren, beste berri batzuk agertuz joan ziren, esate baterako igitai-elementuak, aizkorak, amigdala-formako errotak eta leuntzaileak, horiek guztiak ere harrizkoak, eta egokituagoak inondik ere une horretako jarduerei. Dena dela, metalak harriaren tokia hartuko zuen, argi eta garbi, Brontze Aroan zehar.

Zeramikaren fabrikazioaren bilakaerak aurrera segitu zuen Eneolitoan, gure Aroaren aurretiko bigarren milurtekora arte iraun zuen kanpai-formako zeramika deitua garatzearekin batera. Azken Brontzean eta Erdian lurrontziek, beti eskuz eginak, neurri handiagoak hartu zituzten, batzuetan lokarriz apainduta, eta neurri txikiagoko gopor, eltze eta beste ontzi batzuekin batera agertu ziren.

40. Urrez egindako gauzak, Trikuaizti I tumuluan (Beasain) eta Ausokoi trikuharrian agertuak (Zaldibia).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
40. Urrez egindako gauzak, Trikuaizti I tumuluan (Beasain) eta Ausokoi trikuharrian agertuak (Zaldibia).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa

Jarduera metalurgikoa Eneolitoan agertu zen kobrezko piezak emanez, hala nola aizkora lauak, sastakaiak, eztenak eta apaingarriak; oso lantzean behin, dena den, apaingarriak urrezkoak ere izango ziren. Brontze Aroan brontzea izan zen elementu multzo handi bat egiteko oinarrizko metala, harik eta lehen milurtekoan jada aurrera eginik burdinaren metalurgia agertu zen arte.

41. Mihidun kobrezko sastakaiak, Urtao II haitzulokoak (Oñati).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
41. Mihidun kobrezko sastakaiak, Urtao II haitzulokoak (Oñati).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa

Aldi honetan, hilobi fenomenoa bere eraikinetako batzuen ikusgarritasunagatik nabarmendu zen. Taldekako lurperatze errito baten aurrean gaude, eta trikuharriak zein tumulu edo kobazuloak erabiltzen zituzten horretarako. Aztarnategi mota hauek Gipuzkoako toki ugaritan daude.

42. Aitzetako Txabala trikuharria (Errenteria).© Lamia
42. Aitzetako Txabala trikuharria (Errenteria).© Lamia
43. Kanpai formako edalontzia, Pagobakoitzako trikuharrikoa (Urbiako Partzuergoa).© Xabi Otero
43. Kanpai formako edalontzia, Pagobakoitzako trikuharrikoa (Urbiako Partzuergoa).© Xabi Otero
45. Suharrizko gezi-puntak eta geometrikoak, Trikuaizti I tumuluan agertuak (Beasain). Eta brontzezko gezi-punta, Ausokoi trikuharrian agertua (Zaldibia).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa, Xabi Otero

44. Lepoko-aleak, Larrarteko trikuharrikoak (Beasain).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
44. Lepoko-aleak, Larrarteko trikuharrikoak (Beasain).© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa

Hilotzekin batera izaera sinbolikoa duten hatuak ere lurperatzen zituzten: gezi-puntak, botoiak, lepoko-aleak, sastakaiak edo zeramikak, besteak beste. Hileta-errito honek luzaz iraun zuen, harik eta Brontze Aroaren azken garaietan eta Burdin Aroan gorpuen errausketak eta hilobi-monumentuetako eraikuntza-forma berriek hildakoen inguruko munduaren funtsezko aldaketa bat erakutsi zuten arte.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net