gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

sábado 21 diciembre 2024





Bertan > Bertan 17 La época romana > Versión en euskera: Abeltzaintza

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb] Ikono Acrobat

Abeltzaintza

169. Neolitikoaz gerokoa da artzaintza Aizkorrin, sei mila bat urte ditu.© Xabi Otero
169. Neolitikoaz gerokoa da artzaintza Aizkorrin, sei mila bat urte ditu.© Xabi Otero

Ziurtatua dago Kalkolitoaz gero gure lurraldean txerri, behi eta artaldeak bazirela eta abeltzaintza gure Prehistoria hurbileneko kultur konstante bat izan dela. Jarduera horretan aritzeak aziendaren atzetik hara eta hona ibili beharra dakar, eta horrekin, gizartea nomada izatea, bizileku iraunkorretara lotu gabea, dirudienez herri gotorrak sortu arte. Trikuharri eta tumuluak egiten zituzten tribu haiek espazio zabaletan alde batetik bestera joan-etorrian bizi ziren, beren bizibide nagusi bihurtutako animalientzako larre eta janari bila. Bizimodu horrek jarraitu egin zuen erromatar garaian, elkarren ondoan bizi izan zirelarik bizimodu nomada eta lehen azaldu dugun hirietakoa; baliteke, gainera, berant inperioko garaian hiri bizitzaren eredua krisian sartu zenean, eredu menditarra indarturik ateratzea. Erromatarrek gutxietsi egiten zituzten abeltzain gizarteak eta, oro har, mendian bizi zirenak, eta klixe mespretxatzaileak erabiliz mintzatzen ziren haietaz, antzinako ikusmolde filosofiko eta etnografikoetan oinarriturik; zibilizatu gabeko jende zakar eta basatitzat zeuzkaten eta errezelo handiz begiratzen zieten. Erromatarrentzat kontrolaezinak ziren, bizileku iraunkorretara lotu gabe bizi zirelako, eta, horregatik, lapur eta gaizkiletzat jotzen zituzten. Aurreiritziak aurreiritzi, kontua da orduko Gipuzkoako biztanle asko -eta berdin inperioko beste mendialde batzuetan bizi zirenak- lehen azaldu dugun Oiasso inguruko bizi maila altutik urrun bizi zirela. Antzina-antzinatik zetorren legez, abeltzaintza zuten bizimodu, eta ondasun material gutxi edukiko zuten; ondasunak oztopo izango zitzaizkien arin ibiltzeko, bizitoki batetik bestera aldatzeko eta ingurumeneko baldintza nolabaitekoetara erraz moldatzeko. Hala eta guztiz ere, erromatar antolamenduari eusten zion egitura desegin zenean, menditarrek beren bidean besterik gabe jarraituko zuten. Antolaketa konplexuen mende bizi zirenentzat, berriz, azken mendeetan gauzak aldatu baziren eta bizimodua nahiko landatar bihurtua bazegoen ere, askoz zailagoa izango zen bizi baldintza berrietara moldatzea.

170. Gipuzkoako lurraldea menditsua izatea abeltzaintzarako lagungarria izan da.© Xabi Otero
170. Gipuzkoako lurraldea menditsua izatea abeltzaintzarako lagungarria izan da.© Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net