gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 4, asteazkena




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Araozko San Elias
Bertan 2
Araozko San Elias

Araoz, gure Gipuzkoa honetako herririk ezezagunetarikoa dugu. Aizkorriko mazizoan galduta, Oñatiko auzoalde horretara heltzeko Jaturabeko haizpitartean barrena joan behar da. Errepide estu bat jarraitu eta handik ehundaka metro batzuetara, Andartoko oinean, Araozko baserriak barreiaturik ikusiko ditugu.

Araozko eliza
Araozko eliza.

Asfaltozko ibilbideak, benta zaharraren aurrean irregularki zabaltzen den plazatxo batean utziko gaitu. Goian, muino baten gainean, San Migeleko eliza parrokiala dago. Ameriketan aberastutako euskaldunek tenplu eta etxebizitzak garaiko gustuari jarraizki transformatu zituzteneko -ordurarteko mendiko baserri apaletariko asko belaun-exte bihurtu zirelarik- garaiak ekartzen dizkigu gogora tenpluak.

Araozko San Migel parrokiari buruzko lehen berriak XV.mendearen amaierakoak dira. Ignacio Zumaldek bere "Historia de Oñate" izenekoan adierazten duenez, eliza hori Oñatiko San Migel tenpluaren erreprodukzioa da, tamaina txikian egina. XVI.mendean berritu egin zen, Araozeko parrokia hori handiagotuz, eta hurrengo mendearen erdialdean aldarea altxa eta absidea konpondu zen. 1727an egungo erretabloa egin zuten. Zorua lauzazkoa da gurutzaduraraino eta puntu honetatik aurrera "hilobiak" hasten dira.

Lope de Agirre garaiko irudi batean,
Lope de Agirre garaiko irudi batean, "Jaingoikoaren Hira" delakoaren irudi ezagunik ez baitago.

Araozko San Migel parrokiari buruzko lehen berriak XV.mendearen amaierakoak dira. Ignacio Zumaldek bere "Historia de Oñate" izenekoan adierazten duenez, eliza hori Oñatiko San Migel tenpluaren erreprodukzioa da, tamaina txikian egina. XVI.mendean berritu egin zen, Araozeko parrokia hori handiagotuz, eta hurrengo mendearen erdialdean aldarea altxa eta absidea konpondu zen. 1727an egungo erretabloa egin zuten. Zorua lauzazkoa da gurutzaduraraino eta puntu honetatik aurrera "hilobiak" hasten dira.

Araotzen jaio zen XVI.mendean Lope de Aguirre, Ameriketako konkistatzailerik eztabaidatuena. "Jainkoaren Hira", "Askatasunaren Printze", "Marañon Garaitezinen Buruzagi Ahaltsu" eta "Erromes" izenak hartu zituen gizona. Garaituek inoiz arrazoirik ez dutela jakitea besterik ez zitzaion falta. Amazonasen zehar egin zuen bidaia zoragarria, bere bizitza osoa, Shakespeareren tragedia bateko pertsonaia bat bailitzan igaro zituen. Sevillan moxal-bezatzaile gisa emandako bizitza. Bere "Gehiago balio izatea". Bere amaierarainoko borroka, bere alabaren heriotzarekin. Konspirazio, traizio, heriotz, borroka eta hilketaz beterik egindako bidaiak -guzti hori natura latz irudikaezin batean-, bete-betean harritzen gaitu. Azkenik, Felipe II.ari bidali zizkion gutunek -erreboltari azken ondorioetaraino eutsiz, independentziarako asmo argi batez gainera-, pertsonaia hau historigile eta idazle moderno ugariren ikerketen gune bihurtu dute.

Lanbroa Araotzeko haran itxiko mendi-hegaletan zehar errestan
Lanbroa Araotzeko haran itxiko mendi-hegaletan zehar errestan.

Pertsonaia ilun honen irudia osatzeko, merezi du Elias Amezagak bere "Lope de Aguirre descuartizado" izenekoan idatzitako hitzak apaitzea: "Lope de Aguirre, Jainkoaren Hira. Marañon Garaitezinen Buruzagi Ahaltsua, agur. Agurtu egiten zaitut. Eta nirekin batera, hemen bildutakoak zure gertaegunak ospatzeko. Gorespen zuri, Marañon adoretsua, data historiko honetan. Oroimen hunkitua zure jaiolekuaren ondoan. Haizean, ukiezinean, zure hilobi izan ziren biderik gabeko hodeiertz horietan deitzen zaitugu, ager zakizkigun eta entzun gaitzazun arrenduz...".

Zurezko iruditxo pintatua
Zurezko iruditxo pintatua.
Baserritarra simaurra pilatzen
Baserritarra simaurra pilatzen.

Araozeko auzoko kaskotik hurbil, Jaturabeko sakanan, San Eliasen koba aurkitzen da. Bertara, haitzaren ondotik doan bidexka batetik heltzen da. Zulogune handipean seroraren etxea izan zenaren hormak eta, are barrurago, kobari izena ematen dion Santuaren omenezko ermita ikusten direnean, denbora gelditu egin delako sentsazioa nabaritzen da, isilean haitzuloaren goialderaino, ermitaraino daramaten eskailera-mailak igotzen direlarik.

San Eliasek -Sandaili lengoaia herrikoian-, bere hormetan antzinako erlijio naturalistaren arrastoak gordetzen ditu. Erlijio honek uren emankortasunerako ahalmenaren ideia dauka, hots, emakume antzuentzako sendabidea haitzetik irteten den iturbegian -bere urak aska batean biltzen direlarik- burua edo oinak bustitze soilarekin. Emakumeak urteko edozein egunetan joaten ziren (eta oraindik joaten omen dira) eta ikuzketen ondoren, ermitara joaten ziren Santuaren esku batean haurraren arropatxoren bat ipintzera.


Buruan ura eramateko suilla daraman gazte gipuzkoar baten irudia
Buruan ura eramateko suilla daraman gazte gipuzkoar baten irudia.
Banderizen arteko borroka
Banderizen arteko borroka.

Sandailin guduxka ospetsu bat egin zen "Banderizen Gerran". Guduxka hartatik, Bandoen arteko lehia ospetsuak gogorarazten dituen abesti bat geratzen da. Hitzak horrela dio: "Sendailiac ateac ditu zirarrez, nola zirarrez da ala zendalez". Luis Michelenaren "Textos arcaicos vascos" liburutik hartutako lerro hauek, koban setiatutako banderizoek setiatzaileak konturatu gabe -eta beren garaipena ziurtzat hartu zuten une berean- ihes egin ahal izan zuteneko istorioa aipatzen dute.

Hala eta guztiz ere, Sandailiko kontakizunak galtzen ari dira eta laster Lope de Aguirreren mitoa besterik ez da geratuko. Eta beste arima, erraria Garibayrena bezala, bere haranera itzuliko da atseden hartzera, eurixkaren grisean bildurik.


San Eliasen koba eta ermita, 1958 ko abuztua
San Eliasen koba eta ermita, 1958 ko abuztua.
Egunsentia San Eliasen kobaren barrutik
Egunsentia San Eliasen kobaren barrutik.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net