gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 4, asteazkena




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Altzagarate
Altzagarate

Beti eder. Beti gailen. Oriako Haranaren eta Aralarreko mazizoaren artean faro baten antzera nabarmenduz. Bere altueratik, Berostegiko ibiaren zelatan. Bere altueratik Bostaizeta eta Otañoneko lepo altuen, Altzagarateko Andra Mari ermitaren, inguratzen duten baserrien eta bentaren zelatan, Gipuzkoako trashumantziaren ibilbiderik zaharrenetariko bat markatzen dutelarik argi eta garbi.

Txindokiko bista Altzagarateko ermitatik
Txindokiko bista Altzagarateko ermitatik.

Nik neuk artzai batengandik jaso dudanaren arabera, orain urte asko ez direla, Gipuzkoako kostaldetik Aralarreko mendizerrara zihoazen artaldeak Altzagarateko paraje honetatik zetozen, Aralarreko mendizerra aldera Gaintzako hiribildutik eta Gaintzako San Martin de Tours ermitatik edo Zaldibiako San Saturnino ermitatik jarraitzen zutelarik, udako arditegiak zituzteneko lekuaren arabera.

Nolanahi ere, mendiz inguraturik, Altzagarate gure lurraldeko balkoi natural zoragarrienetariko bat dugu zalantzarik gabe. Hantxe dugu Izazpi mendia, bere oinean Zumarragako Santa Maria eliza aurkitzen delarik; hantxe dugu Murumendi, arao eta ekaitzen gailurra; hantxe dugu Aratz, San Adriango "Pasabide zulatu" ospetsua gordetzen duen mazizoa; hantxe dugu Aizkorri, Santo Kristo ermitak menderatzen duen tontor arrokatsuarekin, bere oinean Arantzazuko santutegia duela. Urrutirago, Gazumeren oinean, Zelatuneko lepoa, non legendaren arabera euskaldunek eta erromatarrek gudukatu zuten "hirurehunen" borroka ospetsuan. Aurrean, Urkiako Santa Kruzeko lauza beltzezko bideak. Gauza gehiegi? Gehiegi hitzak ez du zentzurik jakinminez dabilenarentzat.

Gerlari baskoia
Gerlari baskoia.

Altzegaraten, plazaren erdian, burdin forjatuzko guruzpide bat amaitzen da. Goraxeago, bentaren ondoan, Altzagarateko Andra Mari ermita. Tenplu txikia da, bi ate dobelatu eta urbedeinkatu-ontziak dituena. Lau aldetako teilatua eta gurutze batez errematatutako burdinezko kanpandorrea ditu.

Eliza honetako erretablo nagusian, Altzagarateko Ama Birjinaren irudia gordetzen da, metro erdi baino zertxobait gahiagoko altuera duen XIV-XV. mendeetako taila zoragarria. Hala ere, bere figura eta jantzien hainbat ezaugarri kontutan hartuz, zaharragotzat har genezake. Ipinita dagoeneko aldarearen data, XIX.mendearen amaieran koka dezakegu.

Andra Mariren figuraren alde batean, San Sebastianen irudia nabarmentzen da. Oso San Sebastian originala da, lodixka, oso ondo markatutako bizarra eta bibotea dituela, eta gezikadak gorputzean, ezer gertatuko ez bailitzan jasoz, eskuak gerripean elkarturik. Taila atsegina suertatzen da, El Grecok egindako eta Palentziako katedraleko museoan ikusgai dagoen gure santuaren pinturan agertzen diren begietan ikus daitekeen dramatik urrun. San Sebastianen eskulturatik hurbil, Arrosarioko Ama Birjinaren irudia.

Latxa ahari ederra
Latxa ahari ederra.
Andra Marko ermita, 1915
Andra Mari ermita, 1915.

Kontatu didatenez, duela hirurogei urte pasatxo, Andra Mariren irudia (gaur egun gurtzen dena, egiazkoa) sakristiara eraman zuten, Ama Birjina baten irudiaz ordeztuz. Aldaketa ez zen begikoa izan Altzagarateko Ama Birjinak ingurune osoan (Ordizia, Zaldibia, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta, Gaintza, etab.en) zituen jaieradun ugariren artean eta are gutxiago Altzagarate bertako herritarren artean. Luzaroan, ermitari bisita egiteko ohitura zuen jendeak, beraiek, beraien gurasoek eta beraien gurasoen gurasoek gurtu zuten eskultura sakratua bere lekuan ipin zedin eskatu zuen. Eta protestaren indarra hain handia izan zen, non azkenik Altzagarateko Ama Birjina berriz bere aldarean ipini zuten.

Altzagarate gainean zeru negutiarra
Altzagarate gainean zeru negutiarra.

Istorio hau bentan entzun genuen. Hizketan ari ginela, erromesak santutegiraino heltzen ikusten genituen. Ilunabarra zen zegoeneko. Lanbroan Alzagamendiko gainak ahultzen hasten zireneko ordua. Altzagarateko Andra Mariari egiten zaion eskaintzarik bereizgarriena olioa dela esan ziguten. Olioa, Ama Birjinaren aldarearen aurrean distiratzen duen lanparan argirik falta ez dadin. Sendatutako seme-alaben amek dohaintzan emandako olioa. Donostiatik ere bidaltzen dutena, nahiz eta nork eta zein promes betez bidaltzen duen inoiz jaikin ez.



<strong>Baserritarra,</strong> Ojangureneko irudi kutun batean
Baserritarra, Ojangureneko irudi kutun batean.
<strong>Altzagarateko</strong> Andre Mari
Altzagarateko Andra Mari.


Altzagarate ondorengo Gaintza, kostaldetik Aralarreko Mendizerrara doan artaldeen bidean
Altzagarate ondorengo Gaintza, kostaldetik Aralarreko Mendizerrara doan artaldeen bidean.

Hortxe geratzen da Altzagarate, bere muinoan, bere jatorri misteriotsuaren sekretua gordez.


San Sebastianen taila Altzagarateko ermitan
San Sebastianen taila Altzagarateko ermitan.
Kaiku
Kaiku.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net