gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 4, asteazkena




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Iturriozko benta
Iturriozko benta

Ernioko mazizoan, Iturriozko benta eta ermita pagadiaren eta txabolak eta artzantzarako arditegiak babesten dituzten larredien artean izkutatzen dira.

Iturriotz, mendi hauetako galtzadarik zaharrenetariko baten ondoan sortu zen. Bere harbidetik testigantza gutxi batzuk besterik ez zizkigu geratzen Andazarrateko portuaren inguruan.

Iturriozko benta, fatxadan bere gurutze babesle zuriak dituela.
Iturriozko benta, fatxadan bere gurutze babesle zuriak dituela.
Iturriozko ermita eta benta
Iturriozko ermita eta benta.

Iturriozko benta oso lotuta dago Ernioko erromeriarekin. Mendi honetan euskaldunak eta erromatarrak guduan aritu ziren, borroka hauek agian Mendikute eta Intxurreko gailurretan babesleku hondatuak daudelako gertatu zirela pentsatzen delarik. Zurezko bilbadura duen baserri zaharra den bentak, karez pintatutako gurutze babesleak azaltzen ditu bere fatxadan eta bere barruan, duela gutxi arte, sutondo baten azken arrastoak gorde ditu. Baserri horretan, tradizioaren arabera Loiolako San Inaziok Parisetik Azpeitira egindako bidai ospetsuan -zamari txiki baten gainean bakarrik heldu zenean-, lo egin zuen logela dago oraindik.

Bere posizio geografikoa kontuan hartuz, lekuak garrantzi handia izango zuen XVIII.mendearen amaierararte. Lope de Isastik, bere "Compendio Historial de Guipúzcoa" delakoan (1625), Iturriozko San Juan elizatea aipatzen du eta leku hau Anberesen 1854ean argitaratutako mapa batean eta Tomas Lopezen 1752ko beste mapa batean ere agertzen da nabarmendurik. Larramendik, Erniori buruz hitz egiterakoan, Iturriozko benta eta ermita aipatzen ditu eta Serapio Mugica historigileak, "Geografía del País Vasco Navarro" delakoan, honako hau idazten du: "Ernio, Zelatungo arroiletik, Gazume mendiarekin elkartzen da eta honen ipar-ekialdean, mendizerra hartako portu naturaletariko batean, Iturriozko benta aurkitzen da, antzineko dokumentuetan maiz aipatu dena".

Artzainek erabilitako goilarea
Iturriozko benta, fatxadan bere gurutze babesle zuriak dituela.
Latorri eta zinkezko suila
Latorri eta zinkezko suila.
Bere ospea frogaturik deratzen da XVIII.mendearen hasierararte Jasokunde egunean Iturriozko bentan Feria Nagusia burutzen zela jakitearekin. Ordiziako Batzarren 1728ko erabakiz, feria hau Iturrioztik kendu -eremu zabalean burutzen zelako- eta Aiara lekualdatu zuten. Gorosabelengandik hartutako datu hauek, bidegurutze garrantzitsu baten ondoan kokatuta zegoela berresten dute, arrazoi hori zela eta Ernioko mendizerrako hainbat herrik (Albiztur, Goiaz, Aia, Bidania eta Errezilek) zenbait alditan antzinean lur amankomun batean kokatutako leku hau bereganatzeko ahaleginak egin zituztelarik.

Gorosabel berak, bere "Diccionario" delakoaren Albiztur kapituluan, ondorengoa esaten digu: "(Albizturrek) Errezil eta Aiako herriekin batera, beste abel-zerga batzuk ere bazituen zatigabe gisa, bost herritako (Aia, Errezil, Bidania, Albiztur eta Goiazeko) lur amankomunean eraikitako Iturriozko San Juan Bataiatzailearen ermitaren inguruan. Komunitate honek auzi ugari sortu zituen herri horien artean, hain larriak batzuetan non iskanbilak eta egitatezko bideak ekarri bait zituzten. Hauetariko kasu bat 1544ean gertatu zen, Jasokunde egunean. Egun hartan herri horietako biztanleak, ohiturari jarraiki, prozesioan joan ziren Iturriotzera, zegozkien udal eta eliz-kabildoekin. Errezil eta Aiako alkateak mindu egin ziren Albizturreko alkatea aipatutako ermita, Ernio eta Zelatungo mugarteetan sartu zelako eta justiziaren esku luzez harrapatu egin zuten, funtziora joan ziren herrietako biztanleen artean liskar serioa sortu zelarik. Bertan, Juan de Atodo hil eta Juan Gaiztarrori eskuineko eskuko erpurua moztu zioten, biak Albizturreko biztanleak zirelarik.


XIX. mendeko bidaiari ingelesa
XIX. mendeko bidaiari ingelesa.
Udaberrian, latxa artaldea pagoen azpian
Udaberrian, latxa artaldea pagoen azpian.

Zalantzarik gabe, egun Iturriotz izenez ezagutzen dugun bazter galdu horretan, iturri eta bentaren ondoan eta hainbat galtzara gurutzatzen zireneko gunean, funtsean arantzaz bizi zen komunitate txiki bat garatu zen belaunaldietan zehar. Beharbada, udan zehar lur horietara heltzen ziren artzain haietariko batzuek lotuta zeudeneko trashumantziari uko egin eta larre zabaleko paraje horretan geratzea erabaki zutelako sortu zen komunitatea. Geroago, ibiltari eta bidaiariek benta sortu eta Iturriozko San Juan Benta, Ernioko mazizoaren bakardade itzelean, Urolako Haranaren eta Gipuzkoako kostaldearen artean estrategikoki kokaturik, derrigorrezko geltoki bihurtu zen Hondarribi eta Hendaiako ibirantz zihoan pasabidearen bila zihoazenentzat. Bere garrantziak, errepideek tradiziozko mandobideei nagusitu zitzaien arte iraun zuen. Humboldt-ek, bere "Euskaldunen Herrirako bidaia" ospetsuan, Iturriotzeko benta mitikotik egin zuen igaroaldia aipatzen du.

Loiolako San Ignazioren irudia Iturriozko bentan
Loiolako San Ignazioren irudia Iturriozko bentan.
Martin arrantzalea
Martin, arrantzalea.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net