gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 4, asteazkena




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Gaztelu
Gaztelu

Gazteluko Hiribilduan, etxeak Jasokundeko Ama Birjinaren elizaren inguruan barreiatuta daude. Ahozko tradizioaren arabera, leku honetan gaztelu bat zegoen, mendeetan zehar Gipuzkoako muga Nafarroako erresumako ejerzitoen erasoen aurka defendatu zuena. Gazteluko babesleku horren aipamena Gorosabelengan aurkitzen dugu.

Hariztia
Hariztia.
Gaztelu
Gaztelu.
Historigile honek, bere "Diccionario Histórico Geográfico de Guipúzcoa" obran (1862), ondorengoa idazten du Gazteluko udal hau aipatzerakoan: "... leku honetan (Gaztelun), Nafarroa aldera ematen duen mendian, arrastoak oraindik begibistan dituen gaztelu edo gotorleku bat izan zen antzinean, probintzia hau (Gipuzkoa) Nafarroako erresumako jendearen inbasioen aurka defendatzeko eraiki izan zena, nafarrek antzeko babesleku bat zutelarik Gorriti ondoan. Hortaz, herriaren aurretik bere jurisdikzioan zegoen gaztelu horretatik datorkio izena lekuari (Gazteluri)".

Jasokundeko Andre Maria elizako elizpea.
Jasokundeko Andre Maria elizako elizpea.

Hauxe dugu Gorosabelen datua baina, Euskal Herriko beste udaletan gertatzen den bezalaxe -elizetan babeslekuen arrastoak ikus daitezkeelarik-, gaztelua gaur egun Gazteluko parrokia dagoen lekuan zegoela pentsa liteke. Babesleku zaharraren arrastoak Nafarroako mendietatik Kantaurirako pasabide estrategiko honen inguruko lurren batean aurkitzen ez diren bitartean, teoria bat da behintzat.

Gorosabelek berak kontatzen duenaren arabera, Gaztelu 1374ean elkartu zen Tolosarekin. Hainbat mende igaro arte, hots, XIX.mendearen erdialderarte, Gazteluk ez zuen udal independente bat osatu. Bere liburua idatzi zueneko garaian, Gorosabelek era honetan deskribatu zuen Gaztelu: "... herria, bere mugartean sakabanatutako laborantzarako berrogeita lau baserrik osatzen dute, eliza, plaza eta udaletxearekin batera".

Egia esan, gure garaian aldaketa gutxi izan ditu nire ustez. Zona laurik gabe, industriatik nolabait ere urrun eta bertara iristeko zaila denez gero, Gipuzkoako bazter honetako biztanleek nekazaritza eta abeltzaintzari eutsi behar izan diote. Soilik duela gutxi arte, Leaburutik heltzen den errepidearen eraikuntzaren ondorioz, inkorporatu ahal izan dira Tolosan eta inguruko hiribilduetan ezarritako lantegiek eskaintzen duten lanera.


Leaburuko alkatea, Ojangureneko argazki zahar batean
Leaburuko alkatea, Ojangureneko argazki zahar batean.
Artaburuak
Artaburuak.


Gazteluko plaza Jasokundeko Ama Birjinaren tenpluak menderatzen du. Bi aldetarako teilatutxoa duen ate ikusgarri batek eta goiko horman sartutako hiribilduko harmarriak, paraje babestu baten nolabaiteko eitea ematen diote multzoari. Eite hau ez dakit eraikuntza horretatik ala bere iraganetik heltzen den dei isil eta misteriotsutik datorkion. Belaunaldietan zehar bide bakoitza, etxe bakoitza, harri bakoitza barrenbetez lainoari helduta doan eta datorren iragan horretatik hain zuzen ere.


Argizaiola
Argizaiola.
Armarriaren xehetasun bat
Armarriaren xehetasun bat.
Erretabloko sagrarioa
Erretabloko sagrarioa.
Erramu gurutzea, ateko gurutzea
Erramu gurutzea, ateko gurutzea.
Erramu gurutzea, ateko gurutzea
Erramu gurutzea, ateko gurutzea.
XIII.mendeko portada erromaniko batek ematen dio sarrera Jasokundeko parrokiari. Elizak XVIII.mendeko erretablo interesgarri bat du, bere Kristoa Ambrosio Bengoetxeak egina delarik. Nabe bakarra eta korua dituen tenplu honek, gurutzeriazko ganga xume bat du oraindik. Zurezko zoruan, baserrietako antzinako hilobien markek diraute oraindik eta hauen gainean, euskaraz "argizaiolak" izenez ezagutzen direnak ikus daitezke oraindik igandetako mezetan. Argizaiolek Jasokundeko aldarearen aurrean distiratzen dute mezetan. Tradizioak dioenez, piztuta dauden argizari-bilduma horiek argia ematen diote hildakoari beste bizitzan.

Duela gutxi arte, Oriako Haranerako ibilbidean, Santa Kruzen omenezko ermita txiki bat zegoen bidearen ezkerrean. Bertatik, Garmendiko muinoko mendi-hegalean, Leabururantz doazen mendiak ikus zitezkeen, pinu, haritz eta gaztainondoz betetako sakanekin. Dagoeneko ezer gutxik ekartzen du gogora Santa Kruzeko eliza txikia. Guruzpidea oroitarazten duten kararrizko sei gurutze eta lehorte garaietan Jasokunde eta San Markoren erreguteetako prozesioak besterik ez dira geratzen. Herriaren sarreran lekuturik, Nafarroara zihoazen ibiltarientzat babes gisa balio zuen. Oso hurbil zegoen pirinioetako erresuma zaharreko galtzara handiaren, hots, Maala baserri aldean oraindik aurki daitekeen bide harritsuaren azken arrastoetatik.


Gazteluko eliza
Gazteluko eliza.
Elizako sarrera, aramrriarekin
Elizako sarrera, armarriarekin.
Baserrietako ateetan, oraindik lizar adarrak ipintzen dira etxeak tximistaz babes ditzaten. Hala ere, dagoeneko jende gutxik ezagutzen du etxeetako leihoen ondoan jarritako erramu-gurutzeen sinbolismoa. Denbora da deribazio azelerazio batez bilakatzen dena.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net