gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 13, ostirala





Bertan > Bertan 20 Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Eremu geografikoa

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Eremu geografikoa

31. Gizakiaren eraginez baso-soildutako eremuak nabaritzen hasiak ziren Protohistorian, batez ere bizigune eta herrietatik gertu.© Xabi Otero
31. Gizakiaren eraginez baso-soildutako eremuak nabaritzen hasiak ziren Protohistorian, batez ere bizigune eta herrietatik gertu.© Xabi Otero

Gipuzkoako lurraldeak erliebe sorta zabala eskaintzen dio bertan bizi den jendeari, kostaldearen eta atlantiko-mediterraniar uren banalerroa osatzen duten 1.500 metroko altuerako mendizerren artean. Hiru ibai nagusik, Oria, Urola eta Debak, lurraldea hego-ipar norabidean zeharkatzen dute, aldi berean komunikazio-ardatz garrantzitsu bilakatutako beste hainbeste haran eratuz. Haran nagusi horien artean, berriz, beste txikiago batzuek espazioa zatitan antolatzen dute, garaiera eta giro aniztasun handia eskainiz horrenbestez.

33. Burdin Aroan, baso zabal-zabalak izango ziren gure lurraldean.© Xabi Otero
33. Burdin Aroan, baso zabal-zabalak izango ziren gure lurraldean.© Xabi Otero

Aro aldaketaren aurretiko lehen milurtekoaren une honetan, klima ez zen egungoaren oso desberdina izango, hotzaxeagoa aukeran, nahiz eta neguak epel eta hezeak izango ziren, mendi tontorrik garaienak elurrik gabe utziz hainbat aldiz urte-sasoi horretan; uda freskoa izango zen, urte-sasoi lehorrik gabeko klima epel ozeanikoetan izaten den moduan.

32. Gailurrak eta bailarak ondo-ondoan, halakoxea da Gipuzkoako orografia.© Lamia
32. Gailurrak eta bailarak ondo-ondoan, halakoxea da Gipuzkoako orografia.© Lamia

Beheko haranetako tenperatura gozoek eta izotza gutxitan botatzeak, prezipitazio ugariekin batera -are handiagoak izaten baitira inondik ere mendi inguruetan- landaretza oparoa emango zuten, honen barnean basoak izango zirelarik nagusi.

Testuinguru honetan, ingurumenaren gaineko eragin antropikoa aurreko aldietan gertatzen ari zena baino handiagoa izango zen, batez ere bizitokietatik hurreneko inguruetan. Hala, harizti mistoko espazioak hedadura galduz joango ziren zuhaixka, belar, garo eta gizakiaren presentziarekin lotutako landare eta zuhaitzen aurrean.

25. Intxurreko barku-formako errota.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
36. Pagadia.© Xabi Otero
34. Itsasertza.© Lamia
34. Itsasertza.© Lamia
35. Hariztia.© Xabi Otero
35. Hariztia.© Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net