gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2017ko ekainak 26, astelehena





Bertan > Bertan 20 Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Eraldaketa garrantzitsuen hasiera

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Eraldaketa garrantzitsuen hasiera

20. Lepoko baten alea, beira-orezkoa, Intxurren aurkitua.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
20. Lepoko baten alea, beira-orezkoa, Intxurren aurkitua.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
21. Burdinazko igitaia, Intxurrekoa.© Xabi Otero
21. Burdinazko igitaia, Intxurrekoa.© Xabi Otero
23. Munoaundiko brontzezko pisua.© Edurne Koch
23. Munoaundiko brontzezko pisua.© Edurne Koch
22. Dorretxo-formako brontzezko giltzaorratza, Munoaundikoa.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
22. Dorretxo-formako brontzezko giltzaorratza, Munoaundikoa.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
18. Gaur ezagutzen diren Burdin Aroko herri harresituen kokalekuak, Gipuzkoako mapan jarrita.© Xabi Otero
18. Gaur ezagutzen diren Burdin Aroko herri harresituen kokalekuak, Gipuzkoako mapan jarrita.© Xabi Otero

Brontze Aroan Gipuzkoako lurraldean bizi zen jendea bizileku bezala aukeratutako tokiei buruz apenas dugun informaziorik gaur egun. Bizitoki horien garrantzia ez zen oso handia izango baina, hala eta guztiz ere, dagoeneko hainbat aldaketa gertatzen ari zen bertan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta metalurgian nagusiki.

19. Basagaingo burdinazko aiztoa.© Lamia
19. Basagaingo burdinazko aiztoa.© Lamia

Dena den, gure Aroaren aurretiko lehen milurtekoaren hasiera arte itxaron beharko dugu gertatzen ari ziren eraldaketen garrantzia argi eta garbi ikusi ahal izateko. Nekazaritza eta abelazkuntzaren garapenak nabarmenki gora egin duen landa munduko gizarte batean gaude. Era berean, aurrerapen teknologikoek berrikuntza handiak ekarri dituzte, milurtekoan aurrera egin ahala.

24. Burdinazko jostorratza, Basagainen aurkitua.© Lamia
24. Burdinazko jostorratza, Basagainen aurkitua.© Lamia

Garai honetan antolamendu eta garapen maila altua suma daitekeen gune multzoa eratu zen; garrantzitsuak batzuk, ez hainbeste beste batzuk. Eta oraingoz bilgune protourbanotzat hartu behar baditugu ere, jada badira ezaugarri batzuk, gune hauek jende-bilgune huts gisa hartzea eragozten digutenak. Esparru harresituak dira, toki estrategikoetan kokatuak, eta eraikitzeko prozesuan lan handia eskatu dutenak inolaz ere. Honen guztiaren erakusgarri ditugu ongi diseinatutako babes-sistemen trazatuak, talde bakoitzaren beharren arabera hektarea bat baino gutxiagokoetatik 18 hektareatarainoko eremuak mugatzen dituztenak. Eta, kokagunea aukeratu ondoren, mota honetako talde-lanak egiteko beharrezko diren lan guztiak koordinatzeak gizarte-garapen maila handia eskatzen badu, are nabarmenago ageri zaigu garapen hori herri hauen barnealdean.

25. Intxurreko barku-formako errota.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
25. Intxurreko barku-formako errota.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
26. Buruntzako eskuz egindako lurrontzi baten zatia. Landutako apaindura ikus dakioke.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
26. Buruntzako eskuz egindako lurrontzi baten zatia. Landutako apaindura ikus dakioke.© Aranzadi Zientzia Elkarteko Gordailu Zentroa
27. Azken Brontze Aroan eta Burdin Aroan izan ziren bizilekuak, Euskal Herriko lurraldean.© Xabi Otero
27. Azken Brontze Aroan eta Burdin Aroan izan ziren bizilekuak, Euskal Herriko lurraldean.© Xabi Otero

Aztarnategi hauek pixkanaka-pixkanaka eskaintzen dizkiguten eraikin-egituren aztarnek, horien banaketak, eta loturik dituzten materialek Historiaurrearen azkeneko mailan kokatzen ditugun baina, beharbada, Historiaren estreinako pausotzat hartu beharko genituzkeen jende hauen bizimoduak berreraikitzeko aukera ematen digute.

Atal desberdinetan banatutako etxebizitzek, produktu mota asko biltzeko zeramikazko ontzi handiek, beste erabilera batzuetarako lurrontzi forma ugarikoek, milurtekoak aurrera egin ahala burdinaz egingo zituzten tresna eta nekazaritzarako lanabesek, brontzezko eta beirazko apaingarriek eta beste elementu sorta luze batek, horiek guztiek, hartu-emanetan jartzen gaituzte lurraldea oso-osorik -itsasotik isurialde atlantikoaren eta mediterraniarraren banalerroa eratzen duten mendizerretaraino- hartuko zuten gizatalde hauekin. Hauek herri harresituetan bildurik bizi ziren, eta seguruenik, herri hauez gain, kokagune sakabanatuak eta urtaroko mendi-bizitokiak ere izango ziren.

29. Indusketako marrazkia. Egurrezko zutabeak ahokatzeko ziriak, Basagaingo etxebizitzan.© Xabier Peñalver
29. Indusketako marrazkia. Egurrezko zutabeak ahokatzeko ziriak, Basagaingo etxebizitzan.© Xabier Peñalver
28. Etxebizitzak, labore-lurrak eta larreak, Intxurreko esparru harresituan.© Fernando Hierro
28. Etxebizitzak, labore-lurrak eta larreak, Intxurreko esparru harresituan.© Fernando Hierro
30. Indusketa arkeologikoen bitartez, informazio handia lor daiteke herri haietako biztanleen bizimoduari buruz. Argazkian, Basagainen bertan azterlanak egiten.© Lamia
30. Indusketa arkeologikoen bitartez, informazio handia lor daiteke herri haietako biztanleen bizimoduari buruz. Argazkian, Basagainen bertan azterlanak egiten.© Lamia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2017 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net