gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 24, asteazkena





Bertan > Bertan 10 Gipuzkoako trenak > Euskara bertsioa: Trenbide Korapiloak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Trenbide Korapiloak

Trenbidearen hasiera-hasieratik geltokia herriko tokirik bizienetako bat bilakatu zen. Bidaiariak iristen, merkantziak trenez aldatzen, jendea senide edo adiskideren bati agur egitera joaten, horiek denek mikrokosmos berezi bat osatzen zuten, modu egokian atonduko zena beharrezko kantinarekin, itxaron aretoekin (hasiera batean 1., 2. eta 3. klasekoak) edo baita handik gertu egongo zen hotelen batekin (Donostiako Terminus hotela garai horren erakusgarri leiala da).

104. Merkantzi trena Tolosan
104. Merkantzi trena Tolosan
105. Maniobra makinak beharrezkoak dira trenbide korapiloetan.
105. Maniobra makinak beharrezkoak dira trenbide korapiloetan.

Baina trenbidearen munduak "trenbide-korapiloak" izenekoetan gorpuzten zuen bere benetako izaera. Geltoki horietan zenbait trenbidek bat egiten zutenez areagotu egiten zen bidaiarien nahiz merkantzien joan-etorria, tren-aldaketak egin behar izaten zirelako. Gipuzkoako trenbide korapiloen errolda honela osatuta dago: Irun, Donostia, Lasarte, Andoain, Zumaia, Maltzaga, Mekolalde, San Prudentzio eta denetan azpimarragarriena Zumarraga, garrantzi handikoa baitzen.

106. Zumarragako geltokiko trenbide korapiloa 1960an.  Pedro Pintadoren planoa
106. Zumarragako geltokiko trenbide korapiloa 1960an. Pedro Pintadoren planoa

Zumarragan lau trenbide lotzen ziren, batetik, Norte Ko Konpainiaren linea, trenbide zabalekoa, 1864an egina, eta bestetik, Maltzagatik Zumarragarako trenbidea, metro bateko zabalera zuena eta 1889an inauguratu zena. Horiez gainera 1926an Urolako trenbidea lotu zitzaien, hori ere metro bateko zabalera zuena, eta berrogeiko urteetan, berriz, Patricio Echeverriak Zumarragatik Legazpira egin zuen adarra, bereizgarritzat zuena hiru errail edukitzea, trenbide zabaleko nahiz estuko trenak ibiltzeko aukera eskaintzen zuena.

107. 1958ko diesel lokomotora
107. 1958ko diesel lokomotora

Konpainia bakoitzak geltoki bana eraiki zuen bere trenbiderako eta hirurak elkarrengandik hurbil zeuden, oso era egokian geltokietako auzunea deitzen zaion tokian, hain zuzen ere. Vascongado etakoa 1972an bertan behera utzi eta 1988an bota zuten; Urolakoa, 1986az geroztik ez da ezertarako erabiltzen eta zain dago Udalak noiz erabakiko duen beste erabilera batzuetarako berreskuratzea. Orain, RENFEk, Norte Ko Konpainiaren oinordekoak, berak bakarrik dauka bidaiarien nahiz merkantzien trafiko handia, alderdi horrek guztiak iraganean izan zuen ospearen oroigarritzat.

Antzina, lehiakide ziren hiru enpresek zabalera ezberdineko trenbideak zituztenez, etengabeko mugimendua ibiltzen zen Zumarragako geltokietan, bagoitik bagoira era guztietako merkantziak aldatuz. Lan horiek normalean eskuz egiten ziren, izan ere garabirik ere apenas zegoen eta zeuden bakarrak ez ziren motoredunak. Beraz, langile plantila handia behar izaten zen.

108. Irungo trenbide korapiloa© Paisajes Españoles
108. Irungo trenbide korapiloa© Paisajes Españoles
109. Trenbide orratzak aldatzekoa
109. Trenbide orratzak aldatzekoa

Askok diotenez Zumarragako geltokia enplegu-bulego nagusi bilakatu zen berrogeita hamarreko urteetan. Mesetatik etorrita, Bergarara, Eibarra edo Azpeitiara joateko, geltokietan trenez aldatzeko zain zeuden etorkinei Orbegozo, Madaya eta inguruko beste fabrika batzuetako arduradunak inguratu eta lana eskaintzen zieten enplegu ugari baina gaizki ordaindua zegoen garai hartan. Geltokiko kantina eta desagertutako Urola hotela animazio ikaragarriko tokiak ziren, trenen joan-etorri etengabeak piztuta.

110. Pasaiako portuko maniobra makina
110. Pasaiako portuko maniobra makina

Gipuzkoako trenbide korapilok:

Irun: Topoaren eta Bidasoako trenaren arteko lotura.

Donostia: Topoaren eta Vacongado etako linearen arteko lotura.

Lasarte: Vascongado etako linearen eta Plazaolako trenbidearen arteko lotura.

Zumaia: Vascongado etako linearen eta Urolako trenbidearen arteko lotura.

Maltzaga: Vascongado etako linea orokorraren eta Zumarragarako adarraren arteko lotura.

Mekolalde: Maltzagatik Zumarragarako adarraren eta Vasco-Navarro aren arteko lotura.

San Prudentzio: Vasco-Navarro linearen eta Oñatirako adarraren arteko lotura.

Zumarraga: Norte Ko linearen eta Urolako trenbidearen nahiz Vascongado etako trenbidearen arteko lotura, eta gainera, Legazpirako industri adarra, Patricio Echeverriarena.

111. Elgoibartik Donostiarako trenbideko mugarria
111. Elgoibartik Donostiarako trenbideko mugarria

Gaur egun Gipuzkoan Irungo geltokia da tren gehien dabilena. Hor bat egiten dute RENFEko trenbideak eta Frantziako Trenbide Nazionaletakoak (SNCF), jakina denez, beste zabalera bat duenak. Halatan, Talgo trenak izan ezik, horiek zabalera aldatzeko trikimailu bat baitute, eta ardatzak aldatzen zaizkien espreso eta merkantzietako tren batzuk izan ezik, beste guztietan trenez aldatu behar izaten dira merkantziak nahiz bidaiariak, Zumarragan orain dela urte batzuk gertatzen zen bezala. Baina aldatzeko sistemak bestelakoak dira oraingoak. Hor dauden garabi ugariek errezago egiten dute lana eta kontainer piloa erabiltzeak arindu egiten ditu egin behar diren lanak. Nolanahi ere, geltoki horretako instalazioak hain zabalak izateak eta mundu osotik etorritako bidaiari galduekin topo egiteko aukera edukitzeak gure herrialdeko toki aparta bihurtzen dute.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net