gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

sábado 23 noviembre 2024





Bertan > Bertan 19 Cerámica popular en Gipuzkoa > Versión en euskera: Oñati

PDF Bertsioa inprimitzeko [10,8 Mb]Ikono Acrobat

Oñati

106. Neurtzeko ontzia© Jose López
106. Neurtzeko ontzia© Jose López
107. Gantz ontzia.© Jose López
107. Gantz ontzia.© Jose López
103. Gantz ontzia. Bergarako Espinosa familiarena.© Xabi Otero
103. Gantz ontzia. Bergarako Espinosa familiarena.© Xabi Otero

Historiako Errege Akademiaren Hiztegian (1802) ondokoa irakur daiteke:

Hiribilduaren gorputza baratze asko eta ondo landuez inguratuta dago, eta barazki gozoen espezie batzuk, zainzuri bikainak eta borraja asko ematen dituzten baratzeak dira. Borrajaren loretik kontserba asko ateratzen dituzte, gozoak direlako eta gordetzen diren potoak halakoak direlako, oso ezagunak baitira Erresumako leku askotan Oñatiko pitxertxoak izenarekin

. Eta gure galdera da, zeinek eta non egiten zituzten pitxertxo horiek? Hiztegi horretan bertan, aurrerago, ondokoa azaltzen da:

Ugari dira, mundu mineralari dagokionez, ur gezako iturburu on eta delikatuak, metal uraren iturriak, gehienak burdina eta berun askokoak, gero mea ontzi lantegietan erabiltzen direnak buztin zuriari berniza eman edo beiraztatzeko.

Eta ondokoa eransten du Hiztegiak: Badaude, era berean, karobi handiak, jaspe hauskararenak eta harri lanetakoak, eta lur ugari ontzi eta teila lantegietarako. Zein ontzi lantegi? Nongoak? Ontzi lantegiak egoteko behar diren inguruabar guztiak zeudela han esan behar dugu: buztinak, beirarazteko beruna, potoak.

104. Gozo ontzia.© Xabi Otero
104. Gozo ontzia.© Xabi Otero

Gaur egun badakigu Oñatin ondoko ontzigile hauek zeudela:

- Dionisio eta Ezekiel Boie. XIX. mendearen erdi aldean bizi izan ziren. Narbaxako ontzigileen seme eta bilobak ziren.

- Jose Urzelai, Josefa Lazkurainekin ezkonduta zegoena, eta ondoren bere seme Paulino Urzelai Lazkurain, Oñatin 1824an jaio zena. Jose Oñatin hil zen 1866an hirurogeita bederatzi urte zituela. Paulino ere Oñatin hil zen 1867an.

105. Argimutila.© Jose López
105. Argimutila.© Jose López

- Juan Jose Enperantza Bergarakoa zen eta Oñatin zegoen 1867an, Jose Luis hogeita bi urteko bere semearen heriotzaren agirian azaltzen den bezala.

- Eta Roke Martin Olalde Irazabal, 1820ko abuztuan Oñatin jaio zena. Rokeren Pedro Olalde eta Joakina Irazabal ziren. Hari buruz ez dakigu gauza handirik, 1871n oraindik ere Oñatin ontzigile zela izan ezik.

Gasteizen, XIX. mendearen lehen erdialdean bazen Antonio Isasi bat, Oñatikoa, eta ziurtasun osoz dakigun seme ontzigile bat izan zuena. Hori ez ote zen izango bere aita ere Oñatin ontzigile izan zelako?

110. Gurina egiteko irabiagailua. Bergarako Errotalde jauregia.© Xabi Otero
110. Gurina egiteko irabiagailua. Bergarako Errotalde jauregia.© Xabi Otero
108. Neurtzeko ontziak.© Jose López, Xabi Otero
108. Neurtzeko ontziak.© Jose López, Xabi Otero
109. Lanparatxoa.© Jose López
109. Lanparatxoa.© Jose López
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net