gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

sábado 23 noviembre 2024

Bertan > Bertan 19 Cerámica popular en Gipuzkoa > Versión en euskera: Pegarra

PDF Bertsioa inprimitzeko [10,8 Mb]Ikono Acrobat

Pegarra

166. Pegarrak, mota ezberdinekoak, iturrian, urez bete ondoren etxera eramateko.© Jose López
166. Pegarrak, mota ezberdinekoak, iturrian, urez bete ondoren etxera eramateko.© Jose López

Ura garraiatzeko Gipuzkoan, osoan ez bada ere toki askotan erabilitako pieza bat da, pegarra izenekoa (baita ere pedarra, kantarue. etab.), 1801ean Donibane Lohitzunen zela Humboldtek hainbeste erakarri zuena, eta hark teontziaren itxurako ontzi gisa definitu zuena.

Ez dirudi gipuzkoar ontzigileengandik datozkigunik. Iparraldekoak ziren, adibidez Miarritzeko (Lapurdi) Cazaux familiarenak, Donazaharreko (Nafarroa Beherea) Jean Oyhanburu eta Simon Eyheraberri familienak edo Zuberoako Urdiñarbekoak. Doneztebeko (Nafarroa) ontzi lantegietatik ere etorriko ziren ziur aski, jakin baitakigu hango lantegietan, Galtzaburun bizi zen Remon familiakoan behintzat, aritzen zirela lanbide horretan.

167. Emakume baten irudia, buruan pegarra duela. Zuberoako Urdiñarben, Ahetzia gazteluko atean dago tailatua.© Enrike Ibabe
167. Emakume baten irudia, buruan pegarra duela. Zuberoako Urdiñarben, Ahetzia gazteluko atean dago tailatua.© Enrike Ibabe

Pegar haiei ez zieten iragazgarririk ematen, bai ordea Araba eta Bizkaiko lantegi batzuetatik zetozenei, zuriz esmaltatzen baitzituzten, esmaltea eskura izan zuten bitartean behintzat. Geroago beiraztatu egin zituzten, aldez aurretik gaina leundu ondoren batzuetan.

168. Karolingiar aroko pegarra, R. Coquerelek Saint.Lézer-en aurkitutakoa.© Enrike Ibabe
168. Karolingiar aroko pegarra, R. Coquerelek Saint.Lézer-en aurkitutakoa.© Enrike Ibabe

Zein lekutan erabili zen pegar hori ez dago nahiko aztertuta, eta mereziko luke aztertzea, oso antzinakoak direlako.

R. R. Coquerel ikertzaileak karolingiar garaiko pegar bat aurkitu zuen Saint-Lézer-en. Ikertzaile horrek, Ordizaneko pegarrei buruz ari denean, esaten du tornurik gabe edo oso oinarrizko batekin daudela eginda:

Beren itxuraz eta tankeraz, Ordizaneko ontziak erabat erkagarri dira karolingiar garaikoekin. Guk garai horretako pegar handi bat aurkitu dugu zeinak, forman dotorezia abantaila batzuk baditu ere, antzekotasun bat baino gehiago ditu Ordizaneko pegarrekin. Goi erdi aroko teknika, XIX. menderaino iritsi dena.

Hirurogeita hamargarren hamarraldian Pauko museo biarnotarra ikusten ari ginela, III. mendeko ontzi bat ikusi nuen eta, hark duen formarengatik, pegar piriniarraren aitzindaritzat har daitekeela esatera ausartuko naiz.Heldulekuaren ondoan ontzigilearen marka dauka: hiru lerro bereizita, beste batek diagonalki zeharkatzen dituela. Ontzigileen marka ontzietan jartzeko ohitura hori ia gure egunetaraino iritsi da Biarnoko alderdi horretan.

169. Pegarra. © Jose López
169. Pegarra. © Jose López
170. Nafarroako Doneztebeko ontzi lantegiko pegarra.© Enrike Ibabe
170. Nafarroako Doneztebeko ontzi lantegiko pegarra.© Enrike Ibabe
171. Pegarra, esekita uzteko heldulekuak dituena.© Jose López
171. Pegarra, esekita uzteko heldulekuak dituena.© Jose López

Badago 1603ko grabatu bat, Abraham Ortelius-en Theatrum Orbis Terrarum liburuan argitaratutakoa (Anberes), non "Donsellas Biscainas y Gasconas..." esaten duen oin batean ikus daitekeen nesketako batek buruan pegar piriniarrarekin antz handia duen ontzi bat duela. Hala ere, grabatu horretan, heldulekua toleskorra da, ertzek gontz batzuetan biratzen dutela. Nire ustez ontzi hori metalikoa da. Postal eta grabatu ugaritan azaltzen dira pegarrak aipatu alderdi horietan, eta gehien harritu gaituena Miarritzeko postal bat da, izan ere hor azaltzen diren pegarrek heldulekua horizontalki baitute. Julio Caro Barojak De la vida rural vasca (Bera) liburuan ondokoa esaten du:

Ura ekartzeko erabiltzen zen suilaz gain, lurrezko pegarra ere erabiltzen zuten, eta oro har Frantziatik ekartzen zuten. Pegar izen hori latineko ferratatik etorriko da, gaztelaniazko herrada bezala. Denok dakigun bezala euskaldunok F letra P bihurtzeko joera dugu.

172. Tipologia ezberdineko pegarren silueta. © Xabi Otero
172. Tipologia ezberdineko pegarren silueta. © Xabi Otero

Jose Migel Barandiaranek Bosquejo Etnográfico de Sara V obran (Anuario de Eusko Folklore, XXI. lib, 1965-66), 110. orrian, ondokoa esaten du: Pedar: pedar, pear edo pegar dira ontziaren izenak. Buztinezko ontziak dira, 25 cm-ko diametroa dutenak erdialdean. Ahoaren diametroa 8 cm-koa da eta oinarena 16 cm-koa. Alde batean heldulekua (giderra) eta beste aldean tutua.

173. Hondarribiko postala. Pegarra buruan, kuxin borobil eta bigun batean bermatuta, nola eramaten zuten ikus daiteke.©
173. Hondarribiko postala. Pegarra buruan, kuxin borobil eta bigun batean bermatuta, nola eramaten zuten ikus daiteke.

Hauek dira, beraz, Euskal Herrian, gaurdaino, ontzi horri eman dizkioten izenak: kantarue, Bizkaian; pedarra Doneztebe eta Beran; pegas Miarritzen; eta pedarra, pegarra edo pearra, Saran. Azken izen horiek batez ere eta intentsitate handiz Nafarroako iparraldean, Iparraldean eta horien inguruko alderdietan, Landen hegoaldean, ematen dira batez ere, Jean Seguy-k Atlas Lingüistique de la Gascogne liburuan esaten duen bezala. Iparraldearen ekialdera ourse deitzen diote (horrela, ontzigintzako lantegi garrantzitsuak zeuden Poyastruc eta Lahitte de Toupière herrietan, non ez ziren tornuaren laguntzaz ontziak altxatzen, esku hutsen laguntzaz baizik.

174. Esmalte zuriz irazgaiztutako pegarra.© Jose López
174. Esmalte zuriz irazgaiztutako pegarra.© Jose López

Jean Robert Lourdesko Museo Piriniarraren artatzailearen arabera, ontzi horri terras hitz gaskoia ere esaten zioten, Jean Seguyren Atlas Linguistikoan azaltzen den bezala. Oraindik ere ekialderago, eta Atsas horri jarraituz, durno ere ikusi dugu ontzi horren izen gisa. Landetan, poega izena azaltzen den alderditik iparralderago, banoe esaten diote. Lahitte de Toupiére herrian azken ontzi egosketa 1926an egin zen (ikus Bulletin de la Société Ramond Bagnères de Bigorre, 1969), eta han, R. Coquerelen arabera, ourse zeritzon ontzia baino txikiago bat ere egiten zuten, familia horren barruan sar dezakeguna eta péaderates deitzen ziotena, eta ontzi txiki horrek heldulekua ahoan zuen. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba aldean erabilitako pegarrak, oro har, esmaltatuak ziren, eztainuzko estalkiarekin, barrutik eta kanpotik, kasu batzuetan, barrutik bainu erdia bakarrik edukitzen bazuten ere. Beste ontziekin gertatu bezala, eztainua urritu eta garestitu zenean, beiraztatzen hasi ziren, buztinaren koloreari nabaritzen utziz.

175. Pegarra, bi helduleku dituena.© Jose López
175. Pegarra, bi helduleku dituena.© Jose López
176. Pegarra, iragazgarririk gabe, ohiki Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroatik zetorrena.© Jose López
176. Pegarra, iragazgarririk gabe, ohiki Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroatik zetorrena.© Jose López
178. Bi pegar mota nagusienak, zuria eta gordina. © Jose López
178. Bi pegar mota nagusienak, zuria eta gordina. © Jose López
177. Bretainiako ontzigilea, Miarritzeko antzinakoarekin antz handia duen tornuarekin.©
177. Bretainiako ontzigilea, Miarritzeko antzinakoarekin antz handia duen tornuarekin.
179. Urketa iturrian, eguneroko lana, bizitzeko ezinbestekoa.©
179. Urketa iturrian, eguneroko lana, bizitzeko ezinbestekoa.
180. Cazaux familiak Miarritzen erabilitako tornua.© Jose López
180. Cazaux familiak Miarritzen erabilitako tornua.© Jose López
182. Pegarra, iragazgarri zuriarekin, antzinako argazkikoaren antzekoa.© Jose López
182. Pegarra, iragazgarri zuriarekin, antzinako argazkikoaren antzekoa.© Jose López
181. Bi pegarra, iragazgarri gisa beiraztatzearen bainu erdia emandakoa.© Jose López
181. Bi pegarra, iragazgarri gisa beiraztatzearen bainu erdia emandakoa.© Jose López
183. Pegarra edo suil jokoa Errenterian. Magdalena jaiak, 1912an.©
183. Pegarra edo suil jokoa Errenterian. Magdalena jaiak, 1912an.

Hala ere Nafarroaren iparraldean, Iparraldean, eta aipatu gainerako guneetan ere, pegarrei ez zieten bainurik ematen. Dekoratutakoak Ariège haranean eta Lahitte de Toupière herrian ikusi ditugu: leunduz egindako lerro soil batzuk dira.

184. Pegarra, itxura esferikokoa.© Jose López
184. Pegarra, itxura esferikokoa.© Jose López

Leku batzuetan, festetan, pegarra buruan zutela lasterketak egin ohi zituzten. Hori ikusi dugu dokumentu grafikoetan Zornotzan eta Errenterian. R. Coquerelek ere esaten du ohitura hori Poyastruc herrian gordetzen zela. Juan Karlos Epalzak esa zidanez, Orozkoko Ibarran ere bazuten ohitura hori.

185. Dirudienez Gasteizen inguruetan azal-tzen dira batez ere ondo marraztutako txoriez dekoratutako ontziak, euskal ontzigin-tzan hain harrigarriak direnak.  Euskal Herrian egin ote ziren?, Gasteizko ontzi lantegiren batean? Tamalez ez dugu pieza bakar bat ere ziurtasun osoz esateko lantegi horietatik zetorrela. Orain dela denbora pixka batetik bagenekien non zeuden labe horietako batzuk, baina lur mugimenduak egin zirenean ez zitzaien batere garrantzirik eman lekuko horiei.  Auzo horietan zeuden ontzi puskak edukiko bagenitu ontzi askoren jatorria erabakitzeko balioko ligukete orain. Arabako herri batzuetako ontzi lantegietara, eta batez ere Gasteizkoetara, Aragoi, Levante eta beste leku batuetako ontzigileak etorri ziren, hona hemen horietako batzuen izenak: Medardo Antonio Juan Salinas, Manuel Salinas, biak Aragoiko Benabarre herrikoak, Lorenzo Coloma Fandos, Terueldik gertu dagoen Tronchón ontzigileen herrikoa. Salvador Oset, Cristobal Oset, Francisco Prat,  Castellón de la Planako Ribesalbes herrikoa, Alcora ontzigintzako herri garrantzitsutik sei kilometrora. Horiek ote ziren txorien dekorazio horiek egin zituztenak, edo agian buztina lantzen tradizio handiko eskualdeetatik etorritako beste ontzigile batzuk?© Enrike Ibabe

186. Komentu eta kofradietan erabili ohi ziren pitxer handiak.© Jose López
186. Komentu eta kofradietan erabili ohi ziren pitxer handiak.© Jose López
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net