gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

jueves 26 diciembre 2024





Bertan > Bertan 15 Orígenes del arte Gizpuzkoano Versión en euskera: Labar artea Gipuzkoan.Santutegi sakonak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Labar artea Gipuzkoan.Santutegi sakonak.

Gipuzkoaren kide diren herrialde batzuetan, Bizkaian, Nafarroan eta Zuberoan esaterako, Paleolitoko artea zeukaten haitzulo sonatu batzuk aspalditik ezagutzen ziren. Gipuzkoan ez zen ezagutzen labar artearen adierazpenik 60ko hamarraldiaren hasieran.

Horregatik, 1962ko urriaren 28a data garrantzitsua da Gipuzkoako Historiaurrearen ikerketan. Egun hartan, Aranzadi Zientzia Elkarteko hiru donostiar ikaslek, F. Aranzadi, J. Migliaccio eta J. C. Vicuñak, Gipuzkoako labar arteko lehenbiziko irudiak aurkitu zituzten Altxerriko haitzuloan (Aia), Orioko hirigunetik hurbil. Hala, arte mota berezi horren jabe ziren Euskal Herriko probintzien artean sartu zen Gipuzkoa.

Handik zazpi urtera, 1969ko ekainaren 8an, Azpeitiko Antxieta Kultur Taldeko bi gazte, A. Albizuri eta R. Rezabal, Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitzarekin inguru hartan arkeologia prospekzioak egiten ari zirenek Ekaingo labar pinturen multzo ederra aurkitu zuten Debako lurretan, Zestoako hirigunetik oso hurbil.

Oraingoan Gipuzkoako Paleolitoko arte ondarea distiratsu ageri zen, eta haitzulo horiek Europako mendebaldeko horma arteko multzo handien liburuetan sartu ziren.

Altxerriko eta Ekaingo leize zuloak desberdinak dira, arrazoi askorengatik. Haitzezko euskarria oso desberdina dute biek, hauskorra Altxerrikoak eta trinkoa Ekaingoak. Altxerrin grabatua da nagusi, eta Ekainen pintura. Altxerrin bisonteek dute nagusitasuna, eta Ekainen zaldiek. Altxerriko irudi askotan eta askotan gainezarpenak daude, eta Ekainen, berriz, irudiek elkar errespetatzen dute. Ekainen dozena erdi bat espezie daude irudikatuta, eta Altxerrin dozena batetik gora. Altxerriko irudi batzuek itxura espresionista dute, eta Ekainen ez dago horrelakorik. Altxerri Ekain baino geroxeagokoa dela dirudi.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net