gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

jueves 26 diciembre 2024





Bertan > Bertan 15 Orígenes del arte Gizpuzkoano Versión en euskera: Haitzuloetako bizitza. Bizibidea

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Haitzuloetako bizitza. Bizibidea

22. Aitzbitarteko haitzuloak, Errenterian. Goi Paleolitoko okupazioak ditu.© Jesús Altuna
22. Aitzbitarteko haitzuloak, Errenterian. Goi Paleolitoko okupazioak ditu.© Jesús Altuna
23. Oraingo oreina © Xabi Otero
23. Oraingo oreina © Xabi Otero
24. Oraingo orein arra eta emea basoan
24. Oraingo orein arra eta emea basoan

Egoera horretan haitzuloak babesleku bikainak ziren gure lurraldean bizi ziren giza taldeentzat, batez ere sarrera hego edo eki aldera begira zutenak. Baliteke kanpoan ere bizilekuak izatea, baina txabolak galkorrak zirenez eta lurralde honetako landare estalkia trinkoa denez, oso zaila da haien aztarnez ohartzea.

Gipuzkoan haitzulo asko dira garai hartako ehiztari-biltzaileen bizileku izandakoak. Besteak beste, Aitzbitarte Errenterian, Altxerri Aian, Erralla Zestoan, Ekain, Urtiaga eta Ermittia Deban, eta Iruroin eta Langatxo Mutrikun.

26. Izarraizko haitzak; horra joaten zen Ekaingo gizakia basahuntzak harrapatzera.© Xabi Otero
26. Izarraizko haitzak; horra joaten zen Ekaingo gizakia basahuntzak harrapatzera.© Xabi Otero

Haitzuloetako biztanleen bizibideari dagokionez, landare jatorrikoak galdu egiten zaizkigu gehienak, horien hondarrak iraungi egiten direlako, baina, hala ere, gaur egun bilaketa eta bilketa metodo berriak aplikatzen hasi dira, eta gai horri buruzko jakintzan dugun hutsunea pixkanaka betez joango da. Informazio gehiago daukagu animalia jatorriko jakiei buruz, jaten zituzten animalia askoren hezurrek egoera onean iraun dutelako, eta aztarnategietako elikadura hondar gehienak hezurrak direlako. Hondar horiek bizilekuen ingurunean zeuden apodunen hondarrak eta hegazti batzuenak dira.

27. Egungo basahuntzaren marrazkia.© Xabi Otero - Iñaki Zorrakin
27. Egungo basahuntzaren marrazkia.© Xabi Otero - Iñaki Zorrakin

Oreina oso espezie ugaria zen eta, harekin batera, baita basahuntza ere. Bi espezie horiek ziren Gipuzkoako Madeleine aldiko biztanleen animalia jatorriko bizibidearen oinarria. Erdi Paleolitoko fauna espektroek erakusten dutenez, orduko ehiza aukera onaren eta abagunearen araberakoa zen, eta ekosistemako apodun guztiak ustiatzen ziren; nabari da, ordea, gero ehiza espezializatu egin zela, are gehiago Madeleine aldian.

Kosta aldeko eta erliebe leuneko alderdietako aztarnategietan ehiza oreinaren harrapaketan espezializatu zen. Toki batzuetan gainespezializazioa ere gertatu zen; esate baterako, Behe Madeleine aldian Ekaingo leize zuloa urteko hilabete epelenetan bizitzeko ez ezik, ehiza postu gisa ere erabiltzen zuten, orein eme erdi berriak eta oreinkumeak ustekabean harrapatzeko.

Harkaitz leku malkarren inguruetako aztarnategietan ehizaren espezializazioa basahuntzari lotua da. Jakina, aztarnategia zer-nolako tokitan dagoen, badira bi espezializazioak dituzten aztarnategiak ere. Hala, Ekainen Behe Madeleine aldian aztarnategitik hurbil dauden tokiak eta handik beherako Urola ibai ingurukoak ustiatzen zituzten, hau da, oreinak ugari ziren tokiak. Aldiz, Goi Madeleine aldian Agidoko eta Izarraitz inguruko haitzarte eta malkarretara joan ohi ziren basahuntzak harrapatzera.

Madeleine aldiko populazioen beste baliabide bat arrantza izan zen, ehiza baino askoz apalagoa izan arren. Hala erakusten dute aztarnategietan aurkitutako arrain ornoek. Bestalde, badira, esate baterako Ekaingo eta Altxerriko labarretan, ibaiko arrainen irudiak eta estuarioetan sartzen diren itsas arrainenak.

Itsasertzeko molusku biltzeak ez zuen garrantzirik artean, lehen esan dugunez itsasertza oraingo aztarnategietatik urruti zegoelako. Gero, kontinenteko izotzak urtzean itsasora hainbeste eta hainbeste ur isurita itsasoaren maila igo eta itsasertza hurbildu zenean, molusku bilketa nabarmen gehitu zen. Horren lekuko dira gure aztarnategietako Paleolito ondoko mailetan ageri diren maskortegiak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net