Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 25, asteazkena



Bertan 11

Sarrera

Gipuzkoako "Erdi Aroko Dorreen" gaiari heltzeak kultur erreferentziez betetako testuinguru batean jartzen gaitu, luze irauten duen eta zehatz- mehatz mugatu beharra dagoen testuinguru batean, hain zuzen ere

Bistan da ez dugula oraindik ezagutzen, neurri handi batean bederen, Gipuzkoak 1996. urtean daukan Erdi Aroko Dorreen kultur ondarea, eta ondare horri ere begirune eta bailo txikia aitortzen zaiola. Hala ere, Dorreak berak, gaur egun desagertuta dagoen kultura mota eta "bizitzeko estilo" baten lekuko material dira. Dorreak hor egoteak hori gogorarazten digu, izan ere, orduan zuten esanahiarekin inolako zerikusirik ez duen mundu batean murgilduta daudelarik, gaizki ezagutzen dugun aro bat gogora ekartzeko alderdirik garrantzitsuena baitira.

Legazpi Dorrea (Zumarraga).
Legazpi Dorrea (Zumarraga). © José Luis Galiana

Dorre askok -gehientsuenek­- badute oraindik ere eraiki zirenean zuten erabilera nagusi hura: familiaren bizitoki eta aterpe dira. Hala eta guztiz ere, eraikitzerakoan zuten esanahi hartatik guztiz urrun daude: egitura eraldatu egin zaie gehienei, eraiki zireneko ingurua aldatu egin da, eta, gauza nabaria denez, erabilera ezberdinak eduki dituzte mendez mende.

Dorreak gizarteko estamentu jakin batzuek eraiki zituzten, helburu jakin batzuekin eraiki ere, nahiz eta helburu haietako gehienek gaur, guretzat, inolako esanahirik ez duten. XVI. mendearen erdialderako edo amaierarako, bertan behera utzi zituzten dorre gehienak, dorreei izaera ematen zieten haiek berek utzi ere, hau da, Dorrea komunitateak errespetatutako ikurtzat zuten haiek berek, zeren komunitate harentzat Dorreak gizarteko paisaia naturalaren osagai bat adierazten baitzuen, gizarte, ekonomi eta kultur bailo espezifikoen multzo batekin identifikatzen zena. Gaur eguneko dorreak, ordea, haien aztarna bat besterik ez dira, eta zail egiten zaigu aztarna hori bere esanahi karga guztiarekin ulertzea. Liburu honek Gipuzkoa hiritarra ezagutzera emateko asmoa du, zortzi mende iraun duen eta Erdi Aroan, sortu zenean, nekazariek miresten eta irrikaz begiratzen zioten errealitate historiko hori. Ahaleginduko gara Gipuzkoako hiri zaharren garrantzia eta diseinua aurkezten eta, ahal dugun neurrian, berreskuratzen.

Ugarteko Orubea (Oiartzun)
Ugarteko Orubea (Oiartzun). © José Luis Galiana
Berastegiko Orubea (Berastegi).
Berastegiko Orubea (Berastegi). © José Luis Galiana

Dorreak zer ingurutan iraun duen, denboraren joanak gehiago edo gutxiago erasan dion, eta erabilera zenbateraino aldatu zaion, alderdi horiek guztiak kontuan hartuta, oso ezberdinak dira Dorrearen egiturak berak ordukoa gogorarazteko daukan gaitasuna eta bailo dokumentala. Zer parekotasun ote lukete elkarrekin Mutrikuko kaian dagoen Berriatua merkatarien Dorre puska ¡karagarriak, Oñat1ko Zumeltzegik -Oñatiko Konteena-, eta Berastegi nahiz Loiolako Ahaide Nagusien oinetxeek? Hain ezberdinak dira denak bai arkitekturako osagaietan, bai izaera militarrean nahiz komertzialean, defentsiboan nahiz itzal sozial hutsekoan; baina hain antzekoak dira denak aldi berean. Gainera, denak eraiki ziren XIV. mendetik XVI. mendera bitartean gutxi gora-behera, eta Gipuzkoako lurraldean buru ziren estamentuek eraiki ere.


Lili Dorrea, Urola bailarakoa
Lili Dorrea, Urola bailarakoa. © José Luis Galiana
Lili Dorrea (Zestoa)
Lili Dorrea (Zestoa). © José Luis Galiana

Azken finean, Gipuzkoako dorreei buruz hitz egiteko, nahitaezkoa dugu topikoak baztertzea, hipotesien harea mugikorretan ibiltzea, antzeko gizarteekin konparazioak egitea, artxiboetako makina bat fondotan barreiatuta dauden datuak biltzea eta elkarren parean jartzea pertsonaiak eta pertsonaiatxoak, hala nola, gerrako jaunak (Juan Amezketa hura, esaterako, Zalduna deitzen zitzaiona, Amezketako bere jatorrizko Oinetxetik eta Leaburuko bere Dorretik, XIV.aren bukaeran, gipuzkoarrez osatutako bere gudarosteak Frantziara eta Ingalaterrara eraman zituena) eta letretako gizonak (Azkoitiko Juan Martinez de Olano batxilerra, esaterako, ospetsua Ahaide Nagusien leinuei aurka egin zielako, Likonatarrei -Baldako jaunak- eta Olasotarrei zehatzago esanda, eta hargatik pairatu behar izan zuen bahiketa bat -erreskatearen ordainketa eta guzti 1473an, ¡a laurogei urte beteak zituela, eta baita ezin konta ahala gora-behera ere), merkatariak eta armadoreak (goian aipatutako Mutrikuko Berriatuatarrak, esaterako, edo Lilitarrak -Zestoako izen bereko Dorrekoak-, Italian edo Flandesen merkataritzan aritzen zirenak), elizgizonak eta notarioak. Halako izenen zerrenda oso luzea eta ondo hornitua izan daiteke.


Hondarribiko emakumea
Hondarribiko emakumea. © Kutxaren Gizarte eta Kultur Fundazioa agiritegia. Vascos y Trajes. I. liburukia. María Elena de Arizmendi Amiel.

Dorrea hain elementu indartsua izan zen Gipuzkoako paisaian, landan nahiz hirian -berehala ikusiko dugunez-, non Dorreko bizilagunei abizena ere eman baitzien. la ez zen kostaldeko hiririk, Hondarribitik hasi eta Ondarroaraino, "La Torre" zeritzan leinurik ez zeukanik; hiri batzuetan, gainera, -Donostian, adibidez-, Oianguren La Torre, bi modu horietara deitzen ziren, eta bata zein bestea abizen gisa erabiltzen zuten, dudarik gabe bi jatorri zituztela azpimarratzearren, hau da, batetik leinu bat, Oiangurendarrena, eta bestetik, estamentu bat, Dorre-jabeena, Donostiako kasu honetan, zehazki, kaia aldean, harresiaren ateetako baten gainean eta Santa Maria parrokiaren gainean zegoen "Dorrearen" jabea izatearena. Dorre hori prestigio eta botere oso jakin eta nabarmen baten ikurra zen, halako harri-puska izaki.

Dorreak, baina, modan jartzen hasiak dira. Askotan duten izaera gogorarazle ikaragarri hori biderik onena da beren barruan balio kalkulaezineko eta oraindik aurkitu gabeko kultur altxorra gordetzen dutela ulertzeko, hau da, beren murruen artean gure historiaren puska handi bat gordetzen dutela ulertzeko. Guk Dorre guztiak hartzen ditugu aintzakotzat, bai oraindik eusten diotenak aurreko prestigioaren seinale diren jatorrizko izaerari, itxurari edota are dotoretasunaren puska handi bati ere, bai hondakin batzuk besterik ez direnak, hau da, erabilera anitzen eta mendetako tratu txarraren eraginez iraganeko distiren aztarna txiki bilakatu direnak, distira horiek berriro biztu eta balioetsi egin beharko baikenituzke. Aintzakotzat hartzen ditugu geure Dorreak, behar-beharrezkoa zaigulako Dorre horiek aintzakotzat hartzea.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net