gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko apirilak 25, osteguna





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Lehen karlistaldiko gotorlekuak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Lehen karlistaldiko gotorlekuak

Gipuzkoan I. Karlistaldian zehar (1832-1839) eraikitako gotorlekuak kanpainakoen, hau da, behin-behinekoen multzoan sartu behar dira. Muino ugari hartu zuten, hain zuzen herri nagusiak eta komunikabide garrantzitsuenak mendean hartzearren, eta zituzten ezaugarrien arabera forte, bateria, parapeto-gune eta etxe gotor izenak eman zizkieten. Hauei guztiei, dena den, lubaki eta maila apalagoko beste zenbait elementu gotor erantsi behar.

78. Altzako gotorlekuaren planoa (1838).© Juan Antonio Sáez
78. Altzako gotorlekuaren planoa (1838).© Juan Antonio Sáez
79. Altzako gotorlekuaren hego-ipar profila (1838).© Juan Antonio Sáez
79. Altzako gotorlekuaren hego-ipar profila (1838).© Juan Antonio Sáez
80. Haize Errotako gotorlekuaren planoa (1838).© Juan Antonio Sáez
80. Haize Errotako gotorlekuaren planoa (1838).© Juan Antonio Sáez
81. Haize Errotako gotorlekuko ipar-hego-hego eta ekialde-mendebalde profilak. Eskuinean, gotorleku honi izena ematen zion errota adierazita dago.© Juan Antonio Sáez
81. Haize Errotako gotorlekuko ipar-hego-hego eta ekialde-mendebalde profilak. Eskuinean, gotorleku honi izena ematen zion errota adierazita dago.© Juan Antonio Sáez

Lubanarro bat eduki ohi zuten, eta honetako lurra parapeto bat eraikitzeko erabiltzen zuten gainera, poligono irregular baten itxuran; honetan bi-bost kanoi-zulo zabaltzen zituzten, bakoitzak bere zelaigunea zuela artilleriako piezak kokatzeko (bat-hiru bitartean izaten ziren).

82. Oiartzungo gotorlekua (1838): 1- Lubanarroa; 2- Lurrezko parapetoa; 3- Parapetoan sartutako zuresia, bertan hainbat gezi-leiho eginda dituela; 4- Kanoi-zuloa; 5- Ofizialen pabilioia; 6- Tropa kuartela; 7- Maila (banketa); 8- Berma; 9- Artilleriarako zelaigunea; 10- Zurezko zubi altxagarria duen sarbidea; 11- Gotorlekuko bi sektoreen arteko komunikaziorako lubanarro-babesa; 12- Goardia-atala; 13- Telegrafo optikoaren masta; 14- Munizio-hornia.© Juan Antonio Sáez
82. Oiartzungo gotorlekua (1838):
1- Lubanarroa;
2- Lurrezko parapetoa;
3- Parapetoan sartutako zuresia, bertan hainbat gezi-leiho eginda dituela;
4- Kanoi-zuloa;
5- Ofizialen pabilioia;
6- Tropa kuartela;
7- Maila (banketa);
8- Berma;
9- Artilleriarako zelaigunea;
10- Zurezko zubi altxagarria duen sarbidea;
11- Gotorlekuko bi sektoreen arteko komunikaziorako lubanarro-babesa;
12- Goardia-atala;
13- Telegrafo optikoaren masta;
14- Munizio-hornia.© Juan Antonio Sáez

Gotorlekuaren erdigunean bi eraikin altxatzen zituzten. Nagusiak soldaduentzako kuartel gisa balio zuen, eta kasu askotan lehendik zeuden eraikinak erabiltzen zituzten honetarako. Beste eraikina askoz txikiagoa izaten zen, eta bertan munizioak gordetzen zituzten. Zurezko zubi batek, altxagarria gehienetan, gotorlekurako pasabidea ematen zuen, lubanarroa igaro behar zen eta.

Garai honetan hainbat hirigune gotortu zuten, eta kasu batzuetan forte aurreratuak eta beste gotortze-obra batzuk eraiki zituzten. Hauxe dugu, esate baterako, Hernaniren kasua (Daoiz, Tolosa, Santa Barbara, Iartzagaña, Los Arcos, Iribarren, Aranburu, Oriamendi eta O'Donell forteak) eta Irunena (Parkeko fortea, eta Conrad, Mendibil eta Evansena); karlisten aldean, berriz, Andoain aipa genezake, bertan baitzeuden Gurutzeko parapeto-gunea eta Erregearen, Doloreen eta Zumalakarregiren forteak).

84. Karlisten gotorlekuak Andoain inguruan, Lehen Karlistaldiaren amaieran (1839): 1- Zumalakarregiren fortea;2- Gurutzeko parapeto-gunea;3- Erregearen fortea;4- Doloreetako fortea. Berdez adierazitakoak lubakiak eta bateriak dira.© Juan Antonio Sáez
84. Karlisten gotorlekuak Andoain inguruan, Lehen Karlistaldiaren amaieran (1839):
1- Zumalakarregiren fortea;
2- Gurutzeko parapeto-gunea;
3- Erregearen fortea;
4- Doloreetako fortea. Berdez adierazitakoak lubakiak eta bateriak dira.© Juan Antonio Sáez
83. Gudaroste karlista. Donostiako setioan.© Gorka Agirre
83. Gudaroste karlista. Donostiako setioan.© Gorka Agirre

Donostiak, 1833an gerra hasi zenean, artean bazuen bere babes-sistema bastioiduna. Horregatik, ez zuten inbertsio ekonomiko handiegirik behar izan hirigunea bera gotortzeko. Alabaina, inguruetan eta Pasaiako portutik hurbil ere hogei bat gotorleku altxatu behar izan zituzten. Horien artean, besteak beste, hurrenak aipa ditzakegu: forteen artean Farola, Lugaritz, Haize Errota, Puio, Katxola, Ametzagaña, Cristina, Erreginarena, San Martin, Altza eta Lord John Hay; baterien artean Aranjuez, Torres, Bordandia eta Ingelesa, eta parapeto-guneetan, berriz, Ametza, Rodil, San Frantzisko, Jauregi, Isabel, San Antonio eta Morales.

Gerra amaitu eta gero, Errege Agindu baten indarrez suntsitu egin zituzten horiek guztiak. Horixe dugu gaur egun horien ia-ia batere aztarnarik ez izatearen arrazoia.

85. Gurutzeko parapeto-gunea.© Juan Antonio Sáez
85. Gurutzeko parapeto-gunea.© Juan Antonio Sáez
86. Zumalakarregiren gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
86. Zumalakarregiren gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
87. Doloreetako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
87. Doloreetako gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
88. Erregearen gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
88. Erregearen gotorlekua.© Juan Antonio Sáez
89. On Karlos eta Zumalakarregi.© Gorka Agirre
89. On Karlos eta Zumalakarregi.© Gorka Agirre
90. Donostiaren ikuspegia, 1839ko kartografi agiri batean jasoa. Erreginaren bateriako telegrafo optikoa nabarmentzen da.© Carlos Mengs
90. Donostiaren ikuspegia, 1839ko kartografi agiri batean jasoa. Erreginaren bateriako telegrafo optikoa nabarmentzen da.© Carlos Mengs
91. 'Interior of the Fontarabia gate at Irun, just prior to the entrance of the British Legion, May 17, 1837'.© Martín Izagirre
91. 'Interior of the Fontarabia gate at Irun, just prior to the entrance of the British Legion, May 17, 1837'.© Martín Izagirre
92. Santa Barbarako gotorlekua 1. Karlistaldian. © Carlos Mengs
92. Santa Barbarako gotorlekua 1. Karlistaldian. © Carlos Mengs
93. Daoiz parapeto-gunea (Hernani), barruti gotorrari lubanarro-galeria batez lotua (lehen Karlistaldia).© Carlos Mengs
93. Daoiz parapeto-gunea (Hernani), barruti gotorrari lubanarro-galeria batez lotua (lehen Karlistaldia).© Carlos Mengs
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net