gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2017ko apirilak 25, asteartea





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Gipuzkoa, mugako lurraldea

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Gipuzkoa, mugako lurraldea

15. Donostiako zigilua (XIII. mendea). Gotorleku almenadun bat da, muturretan dorreak, sarreran barbakana eta jaurespen-dorrea dituena. Seguruenik gaztelu irudi soil bat izango da, ez justuan Urgull mendian eraikitakoarena.© Xabi Otero
15. Donostiako zigilua (XIII. mendea). Gotorleku almenadun bat da, muturretan dorreak, sarreran barbakana eta jaurespen-dorrea dituena. Seguruenik gaztelu irudi soil bat izango da, ez justuan Urgull mendian eraikitakoarena.© Xabi Otero

Pirinio inguruak, Bizkaiko Golkora hurbildu ahala, leundu egiten ditu bere malkarrak. Hala, balizko etsaien gudaroste batek inguru hau erabil lezake Espainia eta Frantzia arteko muga igarotzeko. Arrisku horrixe aurre egitearren gotortu zituzten Hondarribia eta Donostia XVI. mendeaz geroztik, garrantzi handi samarreko bi gotorleku antolatuz bertan.

XIX. mendeko gerra zibilen eta hauetako azkena amaitu ondoren onartutako defentsa-planen eraginez, Gipuzkoako ipar-ekialdea gotorlekuz bete zen. Hauetako batzuk behin-behinekoak ziren, iraunkorrak ordea besteak. Eta ugaritasun hauxe dugu ondoren datozen orrialdeetan jasotako gotorleku gehienak hain lurralde-eremu txikian biltzearen arrazoia.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2017 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net