gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 21, larunbata

Bertan > Baserria > Euskara bertsioa: Aitaren etxea defendatzea

Aitaren etxea defendatzea

Baserria babestea zeruko laguntzarekin

Euskaldunentzat etxea familiaren tenplu sakratua zela esan ohi da, hala ere, etxebizitzaren kontzeptu erlijioso hori, oso hedatua antzinako herrietan, arian-arian galdu egin da azken mendean guztiz desagertu arte. Zorionez Jose Migel Barandiaran bezalako zenbait ernologok, desagertu baino lehen berreskuratzea lortu zuten, Guda Zibila baino egun batzuk lehenago, artean erritu eta sinesmenen egitura antolatuaren parte zenean. Kristau elementu magikoak eta antzinagokoak ziren aipamen asko nahastu egiten ziren, osa barnean zegoen naturazko unibertso mitikokoak, alegia.

98.	Maria Manterola, Aranburu Zahar baserriaren (Aia) atarian, San Joan erramuek eta Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren irudi batek babesten dutelarik.
98. Maria Manterola, Aranburu Zahar baserriaren (Aia) atarian, San Joan erramuek eta Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren irudi batek babesten dutelarik. © Xabi Otero
99.	IHS Kristoren anagramak baserriko sarrera babesten du
99. IHS Kristoren anagramak baserriko sarrera babesten du. © Xabi Otero

Orduko praktika askoren –gaur egun oraindik bizi dira keinu tradizional gisa, lehengo federik gabe, noski-, helburua, zeruari edo ikusten ez ziren beste indar batzuei etxea eta bertan bizi zirenak babes zitzatela eskatzea zen.

Eguzki-lore Gardu loreak eguzkiaren irudia gogorarazten du eta izpiritu gaiztoen aurkako babesa bereganatzen du.
Eguzki-lore Gardu loreak eguzkiaren irudia gogorarazten du eta izpiritu gaiztoen aurkako babesa bereganatzen du. © Xabi Otero
Gurutze Santuaren egunean tailatu eta bedeinkatutako egurrezko gurutze txikiak ateetan iltzatzen dira edozein eragin kaltegarri sar dadin eragozteko. Beharrezkoa zen urtero berriak jartzea.
Gurutze Santuaren egunean tailatu eta bedeinkatutako egurrezko gurutze txikiak ateetan iltzatzen dira edozein eragin kaltegarri sar dadin eragozteko. Beharrezkoa zen urtero berriak jartzea. © Xabi Otero

 

Iturriotzeko Benta (Aia) bakartiaren hormetan pintaturiko gurutze handiek eta jainkoaren babesa garantizatzen diete etxeko biztanle eta bisitari guztiei.
Iturriotzeko Benta (Aia) bakartiaren hormetan pintaturiko gurutze handiek eta jainkoaren babesa garantizatzen diete etxeko biztanle eta bisitari guztiei. © Xabi Otero

Nork mehatxa zezakeen baserriko bizitza? Arrisku askok –benetakoak edo ustezkoak- sortzen zieten beldurra Gipuzkoako nekazariei. Beldurgarriena tximista zen, urtero probintzian zenbait sute eragiten baitzituen; baina baita bizilagunen inbidia edo borondate txarra ere, familia edo abereak gaizkiarazi zitzakeen sorginkeriaren bat sor baitzezaketen. Ezezagunen, sorginen, lamien eta fantasiazko beste zenbait izakiren presentzia ere uxatu beharra zegoen erritu egokiekin, etxeko lasaitasuna  ez zezaten. Talisman babesleen modura iharduten zuten zeinu eta tresnak etxean jarriz lortzen zen segurtasuna. Asko kristau motakoak ziren, batipat XVI mendean baserrietako ezkaratzetan ezagun egin ziren “IHS” anagramak, eta gurutzea, era askotara agertzen zena garai hartan: harrizko gurutzeak etxearen bizkarrean, ateetan sartzen ziren zurezko gurutze bedeinkatuak, karez pintatutako gurutzeak leiho inguruetan eta habe eta ateburuetan tailatutako gurutzeak, azkenik.

Zenbait landare eta zuhaixkek ere babesteko balio zuten. Erramuak batipat, baserrriaren estalpea egin orduko jartzen baitziren erramu-arbastak. Gardu lorea, bestalde, oso eraginkortzat jotzen zen izpiritu gaiztoak uxarazteko, eta elorri txuriak tximista urrunarazi zezakeela uste zen.

Elkarturik suari aurre egiteko

Erritu magikoak ez ziren nahikoak tximista batek edo etxeko istripuren batek sarri askotan baserria osorik erre eta desegin zezan galerazteko. Ezbehar horiek arintzeko aspalditik sortu ziren elkartasunezko aseguruen borondatezko elkarteak, non bazkide bakoitzak kaltetutako baserria berreraikitzen sortuko ziren gastuak ordaintzeko konpromezua hartzen zuen. Lehenetakoa 1541ean sortu zuten Azpeitian jabetzak zituzten zenbait bizilagunek, “Etxeen suteengatikako eta horiek konpontzeko Adostasunezko Eskritura”ren bidez eta bestea 1657an Bergaran sortutako “Hermandad de Casas Germadas” delakoa, Bizkaiko zenbait nekazari ere horren barruan zeuden eta XVIII mendearen erdialdera hirurehun bazkide baino gehiago zituen.

103.	 Larrañaga baserriaren (Azpeitia) barneko gangak, 1712 urtean eraiki zen eta suteen aurkakoa da.
103. Larrañaga baserriaren (Azpeitia) barneko gangak, 1712 urtean eraiki zen eta suteen aurkakoa da. © Xabi Otero
104. Baserrien argiztapena kandela borobilen eta oliozko krisailuen bidez lortzen zen, eta askotan zorigaitzeko istripuak sorrarazten zituzten.
104. Baserrien argiztapena kandela borobilen eta oliozko krisailuen bidez lortzen zen, eta askotan zorigaitzeko istripuak sorrarazten zituzten. © Xabi Otero

Sistema horren bidez bildutako zenbatekoak garrantzitsuak ziren eta hondatutako landetxea berreraikitzeko gastuari aurre aise egiten zitzaion. Iruzurrik ez egoteko, dirulaguntza jasotzen zuena epe laburrean baserria lehengo neurriekin eta kalitate onez eraikitzera behartzen zen, konponketatxoren batekin edo borda bat egitearekin konforma ez zedin.

Maizter emandako baserrien jabeek errenta ordaintzerakoan sartzen zuten suteen aurkako aseguruari zegokion kopurua, eta beraz, beraiek inolako ahalegin ekonomikorik egin behar izan gabe estalita zeuden, edozein ezbehar gertatuta ere.

Suaz babestutako baserriak

105. 1657 urtean sortu zen
105. 1657 urtean sortu zen "Hermandad de casas Germadas" delakoa Elkar-Asegururako elkarteetariko bat zen, eta Gipuzkoan erretzen ziren baserriak berreraikitzen laguntzen zuen. Liburu honetan bazkideen izenak idazten ziren. © Xabi Otero
106. Larrañaga baserria (Azpeitia). Suari aurre egiteko obsesioak bultzaturik, Martin de Abariak Lazaro de Laincera maisuari berebiziko baserri baten proiektua enkargatu zion: bi solairuko eraikina harrizko arku eta pilarez definituriko hiru naberekin, eta ganga mota desberdinekin estalirik.
106. Larrañaga baserria (Azpeitia). Suari aurre egiteko obsesioak bultzaturik, Martin de Abariak Lazaro de Laincera maisuari berebiziko baserri baten proiektua enkargatu zion: bi solairuko eraikina harrizko arku eta pilarez definituriko hiru naberekin, eta ganga mota desberdinekin estalirik. © Xabi Otero

Suaren aurkako borrokan eskariak eta erreguak baino askoz eraginkorragoak izan ziren XVI mendetik aurrera Gipuzkoako baserriak babesteko hartu ziren konponbide arkitektoniko berriak.

107.	 Ate blindatua. XVI mendeko baserri gipuzkoar askotan logelak etxebizitzaren gainontzekotik bananduta zeuden mehelin lodi baten bitartez, eta gauetan bi zonen arteko komunikazioa itxi egiten zuten burdinurtuz egindako ate batekin.
107. Ate blindatua. XVI mendeko baserri gipuzkoar askotan logelak etxebizitzaren gainontzekotik bananduta zeuden mehelin lodi baten bitartez, eta gauetan bi zonen arteko komunikazioa itxi egiten zuten burdinurtuz egindako ate batekin. © Xabi Otero

Garai hartan neurri hau zabaldu zen gehien: barruan pareta bat egin logelak etxebizitzako gainontzekoetatik bereizteko, bereziki sukaldetik eta ikuilutik, hortik hartzen baitzuen gehienetan etxeak su. Hain zuzen ere, ikuiluan argia oliozko kriseiluekin egiteak eta abereak garo lehor mordo baten artean ibiltzeak oso erraz ekar zezakeen heriotza. Sua itzaltzeko pareta egitean –logelak banantzen zituena- ez zen jartzen sua eragin zezakeen osagairik eta, gainera, logelara sartzeko atea ere, gauez giltzarekin isten zena, ez zen egurrezkoa, iltzeztatutako burdinezko txapekin egina baino.

XVII mendearen azken urteetatik aurrera baserrien egituran harrizko elementuak hedatzeak zailago egin zuen etxe barruan sua hedatzea eta alboko bi etxeen erdian ia gehienetan zeharka pareta bat jarri zuten sua batetik bestera jaon ez zedin

Gipuzkoako baserri guztiek asko hobetu zuten segurtasunean, baina zalantzarik gabe Urrestillako Larrañaga etxean hartu ziren badaezpadako neurririk onenak. Ehun urteko baserri hau 1711ko otsailean erre zen eta jabeak, Martin de Abaria harginak, berriro erre ez zedin Lazaro de Laincera mendiko maisuari proiektu harrigarri bat egitea agindu zion, non euskarriak, lurrak eta teilatuak harrizkoak izan behar zuten. Ondorioz etxebizitza bakarra egin zen, berezia, barruan hogeita bat ganga desberdinekin, baina ohizko baserriaren egitekoak eta konpoko itxura leial adieraziz.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net