gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 21, larunbata

Bertan > Baserria > Euskara bertsioa: Jabetza eta heredentzia

Jabetza eta heredentzia

Maiorazkoak, jabeak, eta maizterrak.

Tradizio historikoak eta zentzuak baserriaren jabetza lur eta guzti oso-osorik familiaren barruan eskualdatzea eskatu dute beti. Bidezko jokamolde horrek ustiakuntzen azalera ez zatikatzea eta nekazarien biziraupena ziurtatzeko beharrezkoa zena baino gehiago ez edukitzea ahalbidetu zuen, baina halere, Gipuzkoako nekazarien artean lau gizatalde osatu ziren, lurraren jabetzaren arabera zuten kokapena zela medio.

50.	Lili - Idiaqueztarren jauregia (Zestoa), XVI mendearen hasieratik Gipuzkoan baserri kopururik handienaren jabe zen familia-klan baten egoitza izan zen.
50. Lili - Idiaqueztarren jauregia (Zestoa), XVI mendearen hasieratik Gipuzkoan baserri kopururik handienaren jabe zen familia-klan baten egoitza izan zen. © Xabi Otero
51.	Gipuzkoako nekazarien talderik ugariena maizterrek eratzen zuten.
51. Gipuzkoako nekazarien talderik ugariena maizterrek eratzen zuten. © Xabi Otero

Klase pribilegiatua zenbait baserriren jabeek edo nagusiek osatzen zuten eta nekazaritzako errenten onurak bertan eskuak zikindu gabe ateratzen zituztenak ziren. Horien ondoren jabe txikiak edo etxejabeak zeuden, gizon errespegarriak ziren, gutxi izan arren herriaren ezaugarria osatzen zuten eta beraiek ustiatzen zituzten heredatutako etxondoaren baliabideak. Gehiengoaren taldea maizterrak ziren eta arian-arian berritutako kontatu baten bidez besteren baserrietan jartzen ziren eta beren uztarekin mantentzen zituzten bertako familia aristokratak. Azkenik, behe-behean baserrietako morroiak zeuden, janaria, aterpe eta jantzien truke hil artean nekazari askeei eta modu oneko zenbait maizterrei lagutzen zietenak. Gehienetan tratu gozoa jasotzen zuten, baina baliabiderik ez zutenez, ezin zuten inoiz familia propiorik sortu. Soldatapeko zenbait peoi –piontzak- ere bazegoen, baina Gipuzkoan oso gutxi ziren.

52.	Francisco Xavier Maria de Munive e Idiaquezek (1729-1785), Peñafloridako Kondea zenak, Gipuzkoan landetxe eta baserriz osaturiko sekulako ondarea ondoretu zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendari eta fundatzaile postutik euskal nekazaritza tradizionalaren teknikak modernizatzen ahalegindu zen.
52. Francisco Xavier Maria de Munive e Idiaquezek (1729-1785), Peñafloridako Kondea zenak, Gipuzkoan landetxe eta baserriz osaturiko sekulako ondarea ondoretu zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendari eta fundatzaile postutik euskal nekazaritza tradizionalaren teknikak modernizatzen ahalegindu zen. © Xabi Otero

Familiarik indartsuena Probintzian Azkoitiako Idiaqueztarrak ziren, Loiolako antzinako jauntxoen ondorengoak, eta XVI mendearen amaieraren eta XVIII mendearen erdialdearen artean berrogoita hamarren bat baserri pilatzea lortu zuten Beasain, Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar, Deba eta Mutriku artean. Maila txikiagoan izan arren, herriero beti zegoen izen handiko jauntxo pare bat, inguruko hamar bat baserriren jabe izatearen babespean.

Nekazaritzako ondare handiak ez ziren baserrien salmentarekin eratu, diru-ezkontzen bidez sortu ziren –sarritan bi anai-arrebe bikoterekin- eta baso bazterretan hutsik zeuden etxebizitza berriak sortuz tinkotu ziren. Ondasun horiek familiaren barruan sartzen zireneak, horri atxikirik beratzen ziren betirako oinordekoen jaurbidean: oinorde bakar batek jasotzen zituen ondasun guztiak batera eta ezin zituen inola ere hipotekatu edota saldu; ezta zorrak ondaintzeko ere.

Maizter hartutako Baserria: ordainketak eta epeak.

Jabetza handiaren txanponaren beste aldea zera izan zen: lurra lantzeko eskubideagatik ondaindu egiten zuten maizterrez bete zirela Gipuzkoako baserriak. Ezin da ahaztu, gainera urtean behin –ia beti Domusaindu egunean- maizterrak nagusiaren edo administratzailearen etxetzarrera joaten zirela hitzartutako errenta ematera.

53.	Agarreurreta baserria (Zaldibia). XVIII eta XIX mendeetan zehar jabeek baserri zaharrak zatitan banatzen zituzten edo etxe bikoitzak eraikitzea agintzen zuten, espazio berean maizter familia gehiagori lojamendua emateko asmoz.
53. Agarreurreta baserria (Zaldibia). XVIII eta XIX mendeetan zehar jabeek baserri zaharrak zatitan banatzen zituzten edo etxe bikoitzak eraikitzea agintzen zuten, espazio berean maizter familia gehiagori lojamendua emateko asmoz. © Xabi Otero
54.	Gaztaina neguko afarietan oinarrizko elementuetariko bat zen.
54. Gaztaina neguko afarietan oinarrizko elementuetariko bat zen. © Xabi Otero
55.	Fernando VII aren marauriak, 1833an akuinatuak. Baserriaren errenta garia eta beste espezie batzurekin ordaintzen zen; XIX mendean ohizko bihurtzen hasten dira moneta ordainketak.
55. Fernando VII aren marauriak, 1833an akuinatuak. Baserriaren errenta garia eta beste espezie batzurekin ordaintzen zen; XIX mendean ohizko bihurtzen hasten dira moneta ordainketak. © Xabi Otero

Errenta atal desberdinetan banatzen zen. Gehienetan eskudirua ondainketa osoaren zati txiki bat izaten zen, eta zatirik handiena gari-anega kopuru aldakorra emateak osatzen zuen: baserri emankorrenetan 1.500 kilo baino gahiago, eta hain emankorrak ez zirenetan, berriz, 400 kilo eskas. Horrez gain, “kariziak” edo derrigorrezko opariak zeuden: kapoiak, ahariak, sagarrak, arraultzeak, gazta, eztia eta beste zenbait hanari gozo. Azkenik, orubearen ekoizpen ahalmenari eutsi edo hobetzeko konpromisua hartzen zuen maizterrak, eta noizean behin karearekin ongarritzeko eta gaztainondoak eta sagastiak landatzeko obligazioa zuen. Baserriaren konponketa txiki batzuk egitea ere eskatzen zitzaion, eta noizbait erretila osorik jartzea ere bai edo labea egitea. Obra handiagoak jabearen konturakoak ziren.

Garai batean kontratuak laburrak izaten ziren, lautik hamar urtera bitartekoak normalean; horrela nagusiak errenta igo zezakeen eta karga gehiago gehitu, eta hautagai langileenak edo berarentzat konfidantzazkoenak zirenak aukera zitzakeen. Hori ez zen oztopo egoera normaletan hitzarmena berritzen laguntzen zuten harreman onak ezartzeko, edo ustiakuntzarekin maizterraren seme-alabek jarraitzeko, baina horratarako beharrezkoa zen nagusia pozik egotea.

Gipuzkoara industrialtzea iritsi zenean eta nekazarien baserria utzi eta hirira joatekoa mehatxuarekin, jabeen agintea gutxitu egin zen eta nekazariek egonkortasuna lortu zuten, beraz, maizterren azken belaunaldiak ia ez dire beren baserritatik mugitu eta ia ia bereak izango balira bezala dihardute.

56.	Gipuzkoako baserrietan erabiltzen zen gozagai bakarra eztia zen. Baserri guztiek erlauntzak zituzten eta produkziaren zati bat etxeko nagusiari oparitzeko gorde behar zen derrigorrez.
56. Gipuzkoako baserrietan erabiltzen zen gozagai bakarra eztia zen. Baserri guztiek erlauntzak zituzten eta produkziaren zati bat etxeko nagusiari oparitzeko gorde behar zen derrigorrez. © Xabi Otero
57.	Aduna. Antzina baserrien errentamendua gehienez ere hamar urterako egiten zen. Kontratua berritzeko maizterrak egindako lana ona edo txarra izan zen kontuan hartzen zen. Industria agertu zenean maizter askok landa utzi eta geratu zirenek egonkortasun handiagoa izan zuten.
57. Aduna. Antzina baserrien errentamendua gehienez ere hamar urterako egiten zen. Kontratua berritzeko maizterrak egindako lana ona edo txarra izan zen kontuan hartzen zen. Industria agertu zenean maizter askok landa utzi eta geratu zirenek egonkortasun handiagoa izan zuten. © Xabi Otero

 

58.	Kalitate bereziko sagar barietate desberdinak zeuden, gorde sagarrak hain zuzen ere, hilabete askotan zehar zindo kontserbatzen zirenak. Gehienetan baserriaren errenta ordaintzeko erbiltzen ziren.
58. Kalitate bereziko sagar barietate desberdinak zeuden, gorde sagarrak hain zuzen ere, hilabete askotan zehar zindo kontserbatzen zirenak. Gehienetan baserriaren errenta ordaintzeko erbiltzen ziren. © Xabi Otero
59.	Su-baxuaren aldamenean baserria zein seme-alabak ondoretuko zuen eta ezkontzeko baimena zein unetan-ia beti beranduegi-emango zitzaion erabakitzen zen.
59. Su-baxuaren aldamenean baserria zein seme-alabak ondoretuko zuen eta ezkontzeko baimena zein unetan-ia beti beranduegi-emango zitzaion erabakitzen zen. © Xabi Otero

Euskal heredentzia gaztelako legeekin.

XII-XIII mendeetan ahaideen arteko lehen baserri gipuzkoarrak sortzen hasi zirenetik ondorengo tradizioa ezarri zen: aitaren ondoren nakazaritza ustiakuntzarekin jarraitzeko seme bakarra aukeratzen zen, eta beste senideak ondarerik gabe geratzen ziren. Heredentzia zatiezin honen oinarriaren gainean –baserriaren bideragarritasun ekonomikoa babesten zuen etxekoen ongizate indibidualaren gainetik- sortu zen baserrien muin historikoa izan den jabe txikien klasea.

60.	Ondoregabetuko seme-alabei beren gurasoek arropa zuriz betetako kutxa bat eta oasare bat ematen zieten. Kutxa era berean emakumezkoen ezkon-sariaren funtsezko elementua zen.
60. Ondoregabetuko seme-alabei beren gurasoek arropa zuriz betetako kutxa bat eta oasare bat ematen zieten. Kutxa era berean emakumezkoen ezkon-sariaren funtsezko elementua zen. © Xabi Otero
61.	Gipuzkoako baserrietan seme-alaba bakarra aukeratzen zen, gizonezkoa edo emakumezkoa, berdin zion-ezkontzaren une berean familiaren ondore osoa jaso zezan.
61. Gipuzkoako baserrietan seme-alaba bakarra aukeratzen zen, gizonezkoa edo emakumezkoa, berdin zion-ezkontzaren une berean familiaren ondore osoa jaso zezan. © Xabi Otero

Baina Gipuzkoa Gaztelako erregetzaren barruan zegoen eta oinordekotzari buruzko erresumako leek eta euskal ohiturak izpiritu guztiz desberdinak zituzten. Hain zuzen ere, antzinako Errege-Foruaren arabera –1348 urtetik derrigorrezkoa zen aplikatzea-, seme-alaba guztiek gurasoen ondasunetatik zegokien zatia jasotzeko eskubidea zuten, eta gehienez jota begikoenak guztiaren laurdena baino ezin zezakeen jaso. Ordutik gipuzkoarrak ahalegindu ziren araudi berezi hori onar zekien, zatiketak baserriaren heriotza ekarriko zuela –arrakastarik gabe- argudiatuz.

62.	Emakume ezkon berria bere senarraren etxean etxekoandre berri gisa jartzen zenean bere amaginarrebak zurezko burduntzali bat ematen zion, etxeko boterearen lagapenaren sinbolo gisa.
62. Emakume ezkon berria bere senarraren etxean etxekoandre berri gisa jartzen zenean bere amaginarrebak zurezko burduntzali bat ematen zion, etxeko boterearen lagapenaren sinbolo gisa. © Xabi Otero

Eskari horien erantzunik jaso ez zutenez, legea errespetatzea eta era berean etxea eta lurrak oinordeko bakar bati uztea ahalbidetuko zieten formula asmatu behar izan zuten. XVI mendearen amaieratik XIX mendera arte konponbide hau hartu zen: oinordeko izendatutako semeari ematea baserria hau ezkontzen zen egun berean. Idatziz egindako hitzarmen baten bidez egiten ziren baserriaren jabe semea eta emazte berria, baina horren truke lan egiteko konpromisua hartzen zuten gurasoekin batera, hala nola, jasotako ondasun erdiak hobari gisa emateko eta, gurasoei garaia iristen zitzaienean hileta duina egiteko. Gainerako senideei diru piska bat, kutxa bat eta ohe bat ematen zitzaien jantzi berriekin.

Gurasoek beldurra zioten aginpidea goizegi galtzeari, eta askotan seme-alaben ezkontza ahalik eta gehien luzatzen ahalegintzen ziren, eta hori zela eta Gipuzkoako zenbait bikotek ezin itxaron eta ezkondu aurretik izaten zituzten umeak. Errain berria ofizialki onartua zenean, amak zeremonia handiz ematen zion jana banatzeko zurezko goilaretzarra: agintea behindetirako ematea adierazten zuen keinu sinbolikoa.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net